Elkarlan Sariak
Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
qrcode

URAk Aguraingo araztegia eraikitzeko kontratua esleitu du

2018-12-04
  • Aquambiente Servicios para el Sector del Agua eta Bycam-ek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu zaizkio aurrena proiektua idatzi eta jarraian eraikitzeko lanok
  • Aurrekontua: 6,3 milioi eurokoa; lanok 24 hilabete iraungo dute

 Vitoria-Gasteiz. 2018.12.04. Uraren Euskal Agentziak hilabete honetan ekingo dio Aguraingo araztegiaren proiektua  erredaktatzeari, behin Aquambiente Servicios para el Sector del Agua eta Bycam-ek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari Aguraingo hondakin-uren araztegiaren proiektua idatzi eta lanak egiteko kontratua esleitu ondoren. Aurrekontua: 6,3 milioi eurokoa da; proiektua idazteko epea 4 hilekoa;  24 hilabetez iraungo dute  lanek.

Aurreikusitako lan eta azpiegiturek Zadorrara isurtzeko baimenean jasotako muga zorrotzak betetzeko uren tratamendu egokia ahalbidetuko dute; izan ere, Zadorra Ullibarri Gamboako urtegian murgiltzen da. Diseinuak aintzat hartu ditu  etorkizunean hondakin-ur emari berriak jasotzeko aukera (balizko garapen urbanistiko berriak, edota aldameneko herrien hondakin urak biltzeko aukera izateko), zein arroan urtaroaren araberako emarien aldakortasun naturala; kasu bietan ala bietan, arazteko prozeduren errendimendua eskastea saihesteko.

Gaur egun abian den Aguraingo araztegiaren jarduera eta kudeaketa eskasa da Zadorran maiz izan diren kutsadura-gertakarien jatorria. Horregatik, aurrerantzean ondo kudeatzen bada, araztegi berriak isurketa errepikari horiek saihestu ahalko ditu etorkizunean.

Honen harian, araztegiaren isurketa-baimenaren azken berrikuspenak Aguraingo Udalak bete beharreko kudeaketa-neurri zehatzak ezartzen ditu, araztegi berria abian izan arte, egungo araztegiaren isurketaren kutsadura murrizteko. Halako neurriak, baina, uraren ziklo urbanoa kudeatzen duten erakunde profesionalek berez ezartzen dituzte, haien isurketa onaren alde egiteko. Ebroko Konfederazioari helarazitako baimen berriaren proposamenak 3 urteko epea aurreikusten du araztegi berria martxan jartzeko.

Alabaina, araztegi berria martxan jarri arteko tarte horretan ere, Aguraingo Udalari dagokio isurketa-baimen berriak ezarritako baldintzak betetzea.

Agurainen Zadorraren egoera ona lortzeko uraren hiri-zikloaren kudeaketa azpiegituren ustiatzeaz (eguneroko funtzionamendua, biltegiak, ponpaketak, tratamendu eta arazketa estazioak, energia, erreaktiboak, langileak,…) edo azpiegituren mantentzeaz haratago joatea ezinbestekoa da.

Kudeaketa profesionala

Uraren ziklo urbanoaren kudeaketak beharrezkoak ditu  ekoizpen, banaketa, bilketa eta jatorrira itzultzeko prozesuaren elementuak birjartzea; saneamendu sarearen isurketen kontrola hondakin-uren arazketaren errendimendua bermatzeko; hiri-garapen berriak baimentzeko hornidura-saneamendu azpiegitura egokiak izango dituztela bermatuko dituzten baldintzak ezartzea (ondoren uraren hiri-zikloaren kudeatzaileari eman beharko zaizkio); gero eta zorrotzagoa den ingurumen-araudira moldatzea, epe ertain-luzera egin beharreko inbertsio-programaren plangintza osatzea sistema beti erabilgarri egon dadin; inbertsioen amortizazioa; zerbitzuaren kostu guztien egitura zehaztea, kostu horiek nola ordainduko diren ezarriko duen ordenantza fiskalen jatorria izango dena.

Teknikoki konplexua denez, Martinez de Cabredok azpimarratu du “zerbitzuaren profesionaltasunaren alde apustu egin behar da teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez ere beharrezko bermea izan dezan”.

Kontuan hartu beharko da “sakabanatutako entitate txikien unitateko kostuak (metro kubiko bakoitzeko kostua) dentsitate handiko hiri-aglomerazioena baino handiagoa dela, eta tarifan zerbitzuaren kostu guztiak jasanarazi behar ditugula: hornidura eta saneamendu tasek kostuak estali behar dituzte. Hori dela-eta beharrezkoa da erakunde-kudeatzaile txikiek indarrak batzea dimentsio handiagoko batean. Bat egite horrek ahalbidetuko du kostuen egitura murriztea, eskala-ekonomiari esker, eta lurraldean kostuak barne hartuko dituen tarifa batzuk orokortzea.”

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AlmudenaOtaola
    2018-12-04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@URAejgv iniciará este mismo mes la redacción del proyecto de la depuradora de Agurain ➡ https://t.co/j6G1GTCyLX

  • Argazkia SN Robot
    @uraEJGV
    2018-12-04

    Comentario de Twitter:
    URA iniciará este mismo mes la redacción del proyecto de la depuradora de Agurain

    https://t.co/45PbsGzunv https://t.co/QEOK1xdqEp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)