Eu

Bihartik aurrera, Euskadik bere gain hartuko ditu Burgos eta Armiñon arteko AP-1 autobidearen tartearen titulartasuna, eginkizunak eta zerbitzuak

2018.eko abenduak 04
  • Errepide-tarte horrek 6 kilometro ditu. Euskadik, horren bidez, urtero, 287.875 euro deskontatuko ditu Kupotik
  • Eusko Jaurlaritzak errepide hori Arabako Foru Aldundiari transferituko dio, 2019ko lehen seihilekoan
  • Hori da pasa den azaroaren 26ko Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioak jaso zituen bi dekretuetako lehena

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, bihar argitaratuko du, asteazkenean, “Transferentzien Batzorde Mistoaren Akordioa onesten duen Dekretua. Horren bidez, Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak adostu dute Errepideei buruzko Errege Dekretuak (irailaren 26ko 2769/1980) Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuak areagotzea”. Hori da pasa den azaroaren 26an Bilbon egin zen Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioak jaso zituen bi dekretuetako lehena; dekretua bihar argitaratuko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aldi berean, eta bihartik aurrera sartuko da indarrean.  

Ministroen Kontseiluak, pasa den ostiralean, azaroaren 30ean, errepide hori “Interes Orokorreko Sare”aren katalogotik ateratzea erabaki zuen, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoari, bidesaririk gabe erabiltzeko baldintzetan, sei kilometroko errepide-tartearen titulartasuna emateko Errege Dekretua ere. Era berean, atzo, Gobernu Kontseiluak, honako hau onetsi zuen: “Transferentzien Batzorde Mistoaren Akordioa onesten duen Dekretua. Horren bidez, Estatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak adostu dute Errepideei buruzko Errege Dekretuak (irailaren 26ko 2769/1980) Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuak areagotzea”. Bihar bi dekretuak aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, horrela, bi gobernuek beteko dute Euskal Autonomia Erkidegoari Burgos eta Armiñón arteko AP-1 autobidearen azken tartea eskualdatzea.

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Transferentzia hori Gernikako Estatutuaren 10.34 artikuluari jarraikiz egiten da; bertan, errepide eta bideen arloko eskumena lurralde historikoei dagokiela ezartzen da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak bide horren titulartasuna Arabako Foru Aldundiari transferituko dio, 2019ko lehen seihilekoan. Eskualdatze hori egin arte, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu honako hauek:

  • Eginkizunak eta zerbitzuak: titulartasuna, eginkizunak eta errepide-tarteko zerbitzuak, Europistasi hura ustiatzeko emandako kontratua amaitzean, 2018ko azaroaren 30ean.
  • Ondasunak eta instalazioak: 77,2 eta 83,2 kilometro-puntuen artean (Armiñón-Burgos) dauden 6 kilometroak dira.
  • Kopuru ekonomikoa: aurrerantzean, Eusko Jaurlaritzak Kupotik 4.613.380 euroren % 6,24 deskontatuko du transferentzia horregatik, urtero. Hau da, 287.875 euro.

Bestalde, Espainiako Gobernuak, azaroaren 30etik abenduaren 1era bitarteko gauean hasi zituen, ordurako, egin beharreko obrak, emakida amaituta; obrak osorik finantzatuko ditu. Obra horien bidez, trafikoa baretuko da, AP-1en eta A-1en arteko konexioan adarren edukiera zabalduko da eta bidesari-lekua kenduko da.

TRENBIDEAK

2018ko azaroaren 26ko, asteleheneko, Transferentzien Batzorde Mistoan adostutakoaren arabera, salgaien 08-782-Basurtuko Ospitalea-Ariz (7km) eta 08-784-Irauregi-Lutxana-Barakaldo (6km) trenbideen eskualdatzea beste dekretu batean islatuko da; dekretua datorren astean onetsiko du Gobernu Kontseiluak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak