Eu

Artolazabal: “Kolektibo ahulei eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei laguntza emateko konpromisoa duen estrategiak gizartea kohesionatzen du”

2018.eko abenduak 04
  • jarduketa-programa diseinatu ditu”
  • Jardunaldia Europako Parlamentuan: “Laneratzea, gizarte-erantzukizun korporatiboa baino gehiago”
  • Hiru esperientzia arrakastatsu aurkeztu dira, besteak beste, Koopera euskal erakundearena

Brusela, 2018 12 04

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Europako Parlamentuan honako hau azaldu du: "kolektibo ahulei eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa pribatu eta publikoei laguntza emateko erakundeen eta gizartearen arteko estrategia argiak eta konprometituak sendo kohesionatzen du gizartea eta hori Euskadiren kasua da; izan ere, emaitzak ematen ari den eredua eta jarduketa-programa diseinatu ditu”.

 

Artolazabalek lan-topaketa batean parte hartu du, Europako Parlamentuan; bertan, Josep María Terricabras MEP Greens taldekoak, Erakunde esparrua eta gizarte-ekintzailetza aipatu du, eta Ulla Engelmann (DG GROW Head of Unit Advanced Technologies, Clusters and Social Economy), “Erkidego-ikuspegia” azaldu du.

 

Enplegu inklusiboaren inguruko esperientzia arrakastatsu batzuk aipatu dituzte José Luis Figueroa Domitila eta AILA Dependencia elkartekoak, Cristobal Colón integraziorako La Fageda-Productosekoak eta Javier Mariño Kooperakoak; azken horrek “Birziklapena integrazioaren zerbitzura” hitzaldia eman du. Izaskun Bilbao Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak itxi du topaketa.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, “lanerako eta gizarteratzeko enpresak direla eta, azken 10 urteotan Eusko Jaurlaritzak 100 milioi euro baino gehiago bideratu ditu horretara. Inbertsio hori lanpostuak sortu eta horiei eustera bideratu da, bai bazterketa-egoeran edo -arriskuan daudenei zuzenduta, bai ekoizpeneko eta gizarteratzeko eta laneratzeko teknikariei zuzenduta”.

 

Euskadiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek, 2017an, 1.162 enplegu sortu zituzten; horietatik, 702 laneratzekoak, eta krisi ekonomikoaren aurreko mailetara itzuli zen, horrela.  Euskadin, Gizarte Inklusiorako sareak gizarte-inklusioaren eremuan lan egiten duten gizarte-ekintzako 6 talde dituen plataforma batean batzen dira, eta helburua da gizarte inklusiboagoa sustatzea, zuzentasunean, elkartasunean eta parte-hartzean oinarritzen diren politikak eta balioak sustatzearen bidez.

 

Boluntariotza

Sare horietan 300 erakunde inguru batzen dira, eta 10.000 pertsona, profesional eta boluntario baino gehiago dituzte, hainbat eremutan lanean: gizarte-inklusioa, enplegua, gizarte-zerbitzuak, kulturartekotasuna, gizarte-babesa, aukera-berdintasuna, garapenerako lankidetza, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka, garapen komunitarioa, ekonomia solidarioa etab.

 

“Espazio berriak eta proiektu ekonomikoak ezagutzea aukera bat da enpresa-sustapenerako eta gizarte-kohesioari eusteko, gure gizartearen ezaugarri nagusietako bat dela aintzat hartuta”.  Lanbide - euskal enplegu-zerbitzuak 10 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu urtean gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortzea sustatzera eta horiei eusten laguntzera. Gizarteratzeko eta laneratzeko euskal enpresek, iaz, negozio-bolumenaren arabera Estatuan bigarren lekua bete zuten: 21,39 milioi euro, produktu eta zerbitzuen salmentagatik. Horrek euskal diru-kutxa publikoetara zergen bidez milioi bat eurotik gorako itzulera ekarri zuen, esan du Artolazabalek.

 

“Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua amaitu eta lan-merkatu arruntera sartu den pertsona-kopurua % 7 areagotu zen iaz. Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak funtsezko elementu dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile diren pertsonen lan-aktibazioaren prozesuan. Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan zeuden langileen % 78k aurretik laguntza hori jasotzen zuen. Eusko Jaurlaritzan ere kolektibo ahul horien lanleku diren enpresak bultzatzen ditugu”, esan die Beatriz Artolazabalek langile tekniko eta Europako Parlamentuko diputatuei:

 

Euskadin dugun helburua ekonomia solidarioa eta erantzunkidea da, gizakiaren zerbitzura dagoena, Euskadi solidarioagoa eta kohesionatuagoa izateko gizarte-bilakaera bultzatzen duena. Horretan handicap eta erronka ugari ditugu: lan-eremuan, pertsonak ordezkatzen dituzten aurrerapen teknologiko azkarrak erronka bat dira ahultasun-egoera larrienak bizi dituzten kolektiboentzat”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Inklusioa

“Bazterketa arintzeko eta inklusioa sustatzeko ibilbide-orri partekatua ezartzeko asmoa duten politika publikoak antolatzeko modua gure Inklusio Plana da, nazioarte-eremuko beste estrategia eta plan batzuekin koherentzian prestatu dena. Zuzenean lotzen da Europako Batzordeak  eta Europar Batasuneko gainerako erakundeek planteatutako gomendioekin, bai gizarte-inbertsioaren paradigmari dagokionez, bai Gizarte Eskubideen Europako Oinarriari dagokionez. Gizarte Eskubideen Europako Oinarriaren helburua da gizarte- eta enplegu-emaitza eraginkorrak lortzeko gida izatea, egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko, biztanleen funtsezko beharrei erantzuteko”.

 

Artolazabalen hitzen arabera: “Euskadiko hirugarren gizarte-sektorea euskal gizartearen funtsezko aktiboa da, eta haren ekarpena ezinbestekoa da, gizarte bidezkoa eta solidarioa, berdinzalea eta kohesionatua, demokratikoa eta parte-hartzailea eraikitzeko.  Inklusio-politikak garatzen dituen hirugarren sektore baten adibide da beste herrialde edo eskualde batzuek ez bezala gaindikinaren % 100, sekula onuren banaketarik egin gabe, beren egiturak hobetzera edo gizarteratzeko eta laneratzeko jarduerak sustatzera bideratzen duten gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen esperientzia”.

 

“Hori guztia gizarteratzeko eta laneratzeko eta inklusiorako euskal eredua da.  Egokitzen eta hobetzen jarraitzen dugu. Ondo funtzionatzen du eta harro gaude: gizarte-inklusiorako konpromisoa guztiona da: gizartea, enpresak eta erakundeak. Horrela baino ez dugu eraikiko Europa solidarioagoa, jasangarriagoa eta kohesionatuagoa, non pertsonak baitira ardatz”, esan du Artolazabalek, amaitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ulla Engelmann, Izaskun Bilbao,