Eu

Erakundeei zuzendutako laguntzen deialdia egin du Kontsumobidek kontsumitzaileen eskubideak sustatu eta babesteko (Gobernu Bilera 2018-12-03)

2018.eko abenduak 03

Kontsumobideren bitartez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako deialdia onetsi du Gobernu Kontseiluak. Erakundeei 2019 ekitaldirako zuzentzen zaien diru-laguntzen deialdia da hau, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak sustatzeko eta babesteko.

Laguntzetan subentzioa jaso dezaketen 3 lerro ezartzen dira. Lehena kontsumitzaileen arretara dago zuzendua, eta erakundeen gastuak subentzionatuko ditu, erreklamazioei erantzun eta kudeatzeko eta prestakuntza-ekintzetarako. Bigarren lerroa erakundeek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikoaren gastuei aurre egiteko izango da. Subentzioa jaso dezakeen hirugarren lerroa berrikuntza teknologikorako proiektuetarako da, ekintza hauetan laguntzeko: web-orrien garapena, hobekuntza, modernizazioa, erreklamazio-zerbitzuak, online kontsultak eta interesekoak diren beste zerbitzu berri batzuk martxan jartzea. Proiektu bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko.

Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzera zuzendutako baliabide ekonomikoak 431.000 eurokoak dira guztira.

Eskaerak aurkezteko epea Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean hasiko da eta 2019ko otsailaren 15ean amaituko da.

Eskaerak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztu behar dira, euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/ayudas-asociaciones-consumidores-2019/y22-izapide/es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko