Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Omnibus Legea onartu du, zenbait euskal lege Europako Erkidegoaren zuzentaraura egoki daitezen (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Lege-aurreproiektua, zenbait lege aldatzen dituena, 2006ko abenduaren 12an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne-merkatuko zerbitzuei buruz emandako 2006/123/EE zuzentaraura egokitu daitezen

14 legetan du eragina, eta EBn zerbitzuak eskaintzeko trabak kentzea eta prozedurak erraztea du helburu

Jaurlaritzaren Kontseiluak zenbait lege aldatzeko lege-proiektua onartu du gaur, lege horiek barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren zuzentaraura egoki daitezen.

Lege-proiektu hau Lehendakaritzak proposatu du eta guztira 14 lege aldatzea ekarriko du, Euskal Autonomia Erkidegoko legeak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006an onartu zuten zuzentaraura egoki daitezen. Europako Erkidegoaren zuzentarau hori ezartzea, derrigorrezkoa izateaz gain, EBko ekonomiarentzat oso garrantzitsua den arlo bat erreformatzeko aukera ere bada, zuzentaraua funtsezko tresna baita zerbitzu sektoreak Europan duen indar guztia askatzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko.

Zuzentarauaren xedea da Europar Batasunean zerbitzuen benetako merkatu bakarra erdiestea, izan ere, jarduera ekonomikoa eta kide diren estatuetan kokatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko askatasuna bultzatu nahi ditu, bidegabeko eta gehiegizko trabak kenduz eta prozedurak erraztuz.

Leihatila bakarrak eta on lineko kudeaketak

Beste neurri batzuen artean, europar zuzentarauak agintzen du lege eta administrazio eragozpenak kendu eta kudeaketak erraztu behar direla "leihatila bakarrak" ezarriz eta izapideak burutzeko bide elektroniko erabiliz. Halaber, kontsumitzaileen eskubideak eta bermeak indartzen ditu, zerbitzuak erabiltzen dituztenak baitira kontsumitzaileak, eta aldi berean estatu kideen arteko lankidetza administratiboa sendotzen du, nazio, eskualde eta toki mailan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu duen Lege-proiektuak zioen azalpen bat, hamalau kapitulutan banatutako 113 artikulu, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu eta Eusko Jaurlaritzako sailei legegintza ahalegin handia eragin die, honako euskal lege hauek aldatzea baitakar berekin:

1.- 4/1991 Legea, azaroaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzekoa.

2.- 4/1995 Legea, azaroaren 10ekoa, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituena.

3.- 7/2006, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa.

4.- 8/2004 Legea, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzkoa.

5.- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza jarduerari buruzkoa.

6.- 6/1994 Legea, martxoaren 16koa, turismoa antolatzen duena.

7.- 5/2004 Legea, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzekoa.

8.- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena.

9.- 18/1997 Legea, azaroaren 21ekoa, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoa.

10.- 12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.

11.- 11/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzkoa.

12.- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

13.- 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzari buruzkoa.

14.- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

Aldaketa gehienak beharrezkotzat jotzen ez diren baldintzak kentzeko, izapideak eta prozedurak errazteko, zerbitzu berriak arautzeko, eta zenbaitetan, zehapen-araubide berriak ezartzeko izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan