Berriak Hezkuntza
Eu

Lanbide Heziketako titulazioen eta graduko unibertsitate titulazioen artean kredituak aitortzea (Gobernu Bilera 2018-12-03)

2018.eko abenduak 03

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran  baimendu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Hezkuntza Sailaren eta Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateen arteko hitzarmenak sinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioen eta unibertsitate sinatzaileek ematen dituzten Graduko Unibertsitate-titulazioen artean kredituak aitortzeko Hezkuntza Sailak UPV/EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin izenpetuko ditu hitzarmenak.

Akordio hauen bitartez, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateko Graduen arteko zubiak eraikitzea bilatzen da, kidetasun estua duten arloetan betiere. Era honetan, Goi Mailako Heziketa Zikloren bat burutu duten ikasleei erraztu egiten zaie ondoren euren prestakuntza eta ikasketa-ibilbidea unibertsitatean osatzea. Ekimen honek bi irakaskuntza mota horiek elkar aitortzea bultzatzen du, abiapuntuan honako hau hartzen baitu: gainditu diren ikasketek (Goi Mailako Lanbide Heziketak) eta ikasi nahi diren hurrengo ikasketek (Unibertsitate Graduak) konpetentziatan eta ezagutzan duten antzekotasuna.

Akordio hauek, gainera, Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia abian jarri izanaren emaitza dira. Estrategia honek bere helburuen artean ditu ezagutza sortu eta transferitzea, batetik, eta lankidetza-giro batean  giza  kapitala  eratzea, bestetik. Hain zuzen ere, helburu estrategiko horiei erantzun ahal izateko Unibertsitatea-Enpresa Estrategiak planteatzen duen ekintzetako bat honako hauxe da:  “Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa unibertsitate-graduetan lankidetzan aritzeko euskal markoaren definizioa”. 

Akordioek eranskinetan zehazten dute Unibertsitate Gradu bakoitzean gehienez aitortzen den ECTS (European Credit Transfer System) kreditu kopurua –ikasgaitan zehaztuta-, interesa duen ikasleak egiaztatu beharko duen Goi Mailako Teknikariaren tituluarekiko (Goi Mailako Lanbide Heziketakoa). 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @kontsumoBIDE 🔵 Reconocimiento de créditos entre las titulaciones de FP y los grados universitarios ➡ https://t.co/O6D3CqaRyy

Komunikabideek behera kargatzeko