Eu

“Desestazionalizazioa, Euskadiren posizionamendua eta bisitarien fidelizazioa sustatzen du MICE turismoak”

2018.eko abenduak 04

MICE online gida berriak Euskadin ekitaldiak antolatzeko erraztasuna ematen dio Euskadiko turismoaren sektoreari.

Eusko Jaurlaritzak MICE sektorearen alde egiten du apustu, lagundu egiten baitu desestazionalizazioan eta helmugaren posizionamenduan eta sustatu egiten du aisiako etorkizuneko bisita berriei begira.

Basquetourreko zuzendari, Harkaitz Millanek tresna digital berri bat aurkeztu du gaur goizean: Euskadiko kongresuen eta ekitaldien antolamenduan diharduen sektoreari zuzendutako tresna. Gainera, Ibiltur MICE kongresuen turismoari buruzko azken txostenaren datuak eskaini ditu. 

Millanek azaldu duenez, negozioen turismoak lagundu egiten du “desestazionalizazioa bikoitza izaten. Orokorrean udalditik kanpo izaten da, eta astegunetan”. Gainera, jarraitu du esanez lagungarria dela “helmugaren posizionamendurako: MICE turismoa negozio-aukeren eragile bat da, onurak ekartzen dizkio ekonomia orokorrari, helmugak onera ekartzen laguntzen du, ezagutza hedatzea sustatzen du eta berrikuntza eta sormena indartzen ditu”.

Bestalde, hasiera batean ekitaldi batera bertaratzearen arrazoi nagusia bere edukia bada ere, gero eta bisitari gehiagok hartzen dute kontuan helmuga eta aisia-programa. “Kongresuetara eta konbentzioetara bertaratzen direnen kopurua, Euskadin egin ditzaketen aisiako jarduerei buruzko informazioa beren jatorrizko lekuan jaso edo bilatu dutenena, % 69 gehitu da orain, 2014ko % 37ren aldean” azaldu du Millanek. Euskadin egiten duten bisitaldian, gero eta handiagoa da aisiako jardueraren bat egiten duten bisitarien portzentajea; % 83koa da orain, 2012ko % 68ren aldean.

 

IBILTUR MICE 2016-2017 azterlanaren ondorio nagusiak

Euskadin gaua igarotzen duten turisten % 17 negozioengatik izaten da. Haietatik, Gasteiz bisitatzen dutenen portzentajea handiagoa da Euskadiko helmuga turistiko desberdinak alderatuz gero (% 37).

Euskadira ekarri dituzten arrazoien artean, azterlanak ondorioz ateratakoaren arabera, 2012tik orain arte, kongresuen/konbentzioen programa izan da balorazio handiena jaso duen alderdia. Dena den, azpimarratu beharra dago gainerako ezaugarriek 2012az geroztik izan duten eboluzio positiboa, besteren artean nabarmentzekoak kongresua egin den egoitza (2012ko 2,1etik 2017-2016ko 4,4ra) eta programa soziala edo aisiako jarduerak, kongresuak antolatuak (2012ko 2,1etik 2017-2016ko 4,1era).

MICE turisten profilari dagokionez, % 75 Espainian bizi da; 2014an jasotakoaren antzeko zifra. Autonomia Erkidegoen arabera, kongresu eta konbentzioetara bertaratutakoen kopururik handiena Kataluniatik (% 22), Madrildik (% 20) eta Andaluziatik (% 11) etorriak dira.

Azkenik, Euskadiko kongresuetara eta konbentzioetara etortzen direnek bidaian egindako guztizko gastua (jatorrian eta helmugan) nabarmen handitu da azken urte hauetan; kalkuluen arabera, 87 milioikoa da orain, 2014ko 56 milioien aldean. Pertsonako eta eguneko batez besteko gastua Euskadin 133€-koa da, 2014ko 129€-en aldean.

Bartzelonako IBTM azokaren balorazioa

 Joan den astean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila MICE sektorearentzako nazioarteko azokarik garrantzitsuenetako batean izan zen: IBTM World 2018, Bartzelonan egin zena azaroaren 27tik 29ra. Azoka horretan 150 herrialdetako 3.000 erakusketari bildu ziren, eta Euskadik stand bat izan zuen bertan, non helmugako MICE eskaintza orokorrari buruzko informazioa jaso ahal izan zuten bisitariek eta profesionalek.

Gainera, Euskadiko turismoaren sektoreko 25 enpresak 530 elkarraldi inguru egin zituzten eta oso pozik zeuden emaitzekin, Sailak egindako inkestatik ateratako ondorioak zirela eta.

MICE gida berria

MICE gida berria online da erabat, mugikorra + app bertsioarekin, eta 475 enpresari buruzko informazioa eskaintzen du: 71 egoitza, 87 hotel, 88 jatetxe, 53 DMC, 26 OPC, 150 zerbitzu osagarri (catering, gida turistikoak, zerbitzu teknikoak eta ikus-entzunezkoak, itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak, taxiak, ibilgailuen alokairua eta garraio publikoa).

Tresna berri hau lagungarria da ekitaldia antolatzen duten profesionalek eskaintza osoa ezagutzeko, era guztietako baliabideak eskaintzen dituelako.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak