Elkarlan Sariak
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Gobernuak Iñaki Calonge eta Ion Gurutz Echave berretsi ditu Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal-karguetan (Gobernu Bilera 2018-12-03)

2018-12-03

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, bi dekretu onetsi ditu, Iñaki Calonge Crespo eta Ion Gurutz Echave Aranzabal Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal izendatzeko. Izendapen horien bidez, sei urteko beste agintaldi batean jarraituko dute kargu publikoetan. 

Iñaki Calonge Crespo Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala da, 2012tik. Zuzenbideko lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean, eta karrerako funtzionarioa; esperientzia handia du administrazio publikoan. Toki-administrazioko teknikari abokatua izan da, Funtzio Publikoko Zuzendaritzako langileen araubide juridikoko arduraduna, Funtzio Publikoko Zuzendaritzako txosten eta proiektuen arduraduna, giza baliabideak planifikatzeko aholkularia, Barne Saileko aholkularitza juridikoko arduraduna eta Barne Saileko Araubide Juridikoko eta Zerbitzuetako zuzendaria.

Ion Gurutz Echave Aranzabal Zuzenbideko lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean, eta  Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala, 2012tik. Aurretik Aholku Batzorde Juridikoko presidenteorde izan zen, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendari-kargua izan zuen eta. Halaber, letraduna izan da zerbitzu juridiko nagusietan, teknikari juridikoa Industria eta Merkataritza Sailean, EJIE - Eusko Jaurlaritzako Informatikako sozietateko Administrazio Kontseiluko idazkaria, Eusko Turismo SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria, Euskadiko Prezioen eta Euskadiko Publizitate Engainagarriaren Batzordeetako idazkaria, zuzenbide- eta kirol-aholkularia Centre d’Alt Rendiment Sant Cugat del Valles-en edo zuzenbide- eta kirol-aholkularia Cadizko Probintzia Diputazioko Mundo Vela Bahía de CAdiz’92 partzuergoan. 

AHOLKU BATZORDE JURIDIKOA 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta horiei lotutako edo horien mendeko gainerako erakunde publikoen kontsulta-organoa da. Presidente bat, presidenteorde bat, 8 bokal eta idazkari bat ditu:

  • Presidentea: Sabino Torre Díez, Araubide Juridikoaren sailburuordea
  • Presidenteordea: Xabier Unanue Ortega, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria
  • Idazkaria: Jesús M.ª Alonso Quilchano  
  • Bokalak:
  • Mª Teresa Astigarraga Goenaga
  • Luis Mª Eskubi Juaristi
  • Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo
  • Fátima Saiz Ruiz de Loizaga
  • Imanol Zubizarreta Arteche
  • Ion Gurutz Echave Aranzabal
  • Iñaki Calonge Crespo
  • Miren Izaskun Iriarte Irureta 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaadministrazio-jarduketa legeetara eta Zuzenbidera egokitzen dela bermatzen du, eta honako kasu hauetan kontsultatu behar da:

  • Lege-aurreproiektuak
  • Legegintza-dekretuen proiektuak
  • Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarraren legeak garatzean edo gauzatzean, Estatuko legeria garatzeko eskumen autonomikoak baliatzean, edo Europar Batasuneko erregelamenduak edo zuzentarauak garatzean edo aplikatzean ematen dituen erregelamenduzko xedapenen proiektuak
  • Gatazkak tokiko autonomiaren defentsan
  • Egintzen eta administrazio-xedapenen ofiziozko berrikuspena
  • Berrikusteko aparteko administrazio-errekurtsoak
  • Administrazio-kontratuen baliogabetasuna, interpretazioa eta ebazpena
  • Administrazio-emakiden baliogabetasuna, interpretazioa, aldaketa eta azkentzea
  • Administrazioen ondarezko erantzukizunei buruzko erreklamazioak
  • Udal-barrutien aldaketa lurralde historiko bati baino gehiagori eragitean
  • Bere eraketari, antolamenduari, eskumenari eta funtzionamenduari buruzko gaiak
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko