Eu

Gobernuak onetsi du langile publikoen soldataren % 100 ordaintzea, aldi baterako ezintasunaren lehen egunetik (Gobernu Bilera 2018-12-03)

2018.eko abenduak 03

Neurriak atzeraeraginezko ondorioak ditu, 2018ko irailaren 1etik, eta aurrekontuan 1,6 milioi euroko inpaktua du

Eusko Jaurlaritzak, horrela, sindikatuei pasa den irailean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean adierazitako konpromiso guztiak gauzatzen ditu 

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, aldi baterako ezintasunaren kasuan langile publikoen ordainsarien borondatezko hobekuntzak arautzen dituen dekretua onetsi du. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan lan egiten duten ia 90.000 pertsonek, 2018ko irailaren 1etik ondorioak izanik, baja hartuz gero, honako hau jasoko dute: “horren inguruan autonomia-erkidegoko administrazioko, erakunde autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta horien mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetako langile publikoei aplikagarri zaizkien akordio, hitzarmen edo itunetan jaso diren osagarria edo ordainsariak”.

Neurri horrek aurrekontuan, aurten, 1.646.932 euroko inpaktua du. Erabateko berme juridikoak eta aurrekontukoak ditu.

Eusko Jaurlaritzak, horrela, langile publikoen aldi baterako ezintasun-kasuetan hobekuntza boluntarioetan sei urtez izandako murrizketekin amaituko du. Zehazki, Espainiako Gobernuak uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretua onetsi zuenetik, zeinak baja-kasuan ordainsariei buruzko akordio, hitzarmen eta itun guztiak eten baitzituen.

KONPROMISOA ENPLEGU PUBLIKOAREKIN

Onespen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bete egiten du pasa den irailean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean sindikatuei jakinarazitako konpromisoa. Aintzat hartu behar da, gainera, soldata % 1,75 igo berri dela eta Itzarrirako % 1eko ekarpenak onartu direla 2018rako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko