Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak  1.056.000 euroko dirulaguntzak zuzenduko dizkie udalei, enpresei eta elkarteei berdintasuna sustatu eta indarkeria prebenitzeko (Gobernu Bilera 2018-12-03)

2018.eko abenduak 03

Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lau diru laguntza deialdi onartu ditu 1.056.000 euroko balioarekin, udalak, enpresak eta elkarteentzako zuzenduak 2019. urterako.

Batetik, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emakumeen elkarte eta federazio eta berdintasuna helburu duten elkarteentzako 376.000 eurotako diru-laguntzak deitu ditu.

Bestetik, 240.000 euroko diru-laguntza deialdia egin du Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.

Honekin batera, udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko 360.000 euroko diru laguntzak zuzendu dizkie.

Eta 80.000 euroko diru-laguntza onartu du enpresek 2018. urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten.

Bestetik, Gobernu Kontseiluak Emakundek 2019rako deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 70.000 euroko balioarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko