Eu

Gobernuak Euskadiko Administrazio Orokorrean lau lan-poltsa osatzeko langileak hautatzeko prozesu berria ireki du

2018.eko abenduak 02
  • Ibaiondoko adingabeen zentroko hezitzaileen, administrari laguntzailearen, ikuskatzaile estatistikoaren eta elkarrizketak egiteko agenteen kontratazio-poltsak dira
  • Izena emateko epea abenduaren 11n itxiko da, eta probak urtarrilean izango dira, Barakaldoko BECen
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak ziurtatu du lan-poltsak beren lanbide-karrera arlo publikoan garatu nahi duten pertsonentzat enplegu-aukera bat direla, eta, gainera, horien bidez, plantillak gaztetu daitezkeela, pertsona berriei prestakuntza eman eta funtzionarioen belaunaldi-txandakatzea bermatzen dela

Eusko Jaurlaritzak bihar irekiko du, astelehenean, abenduaren 3an, euskal administrazio publikoaren lau lan-poltsatan sartzeko hautaketa-probetan izena emateko epea. Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egingo du; bere web-orrialdean (www.ivap.euskadi.eus) argitaratu ditu deialdi honen xehetasun guztiak. Gainera, interesdunek aurrez aurre informazio gehiago jaso dezakete, IVAPek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Oñatin dituen bulegoetan.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 11n itxiko da.  Eusko Jaurlaritzak espero du lehen probak 2019ko urtarrilaren erdialdean egin ahal izatea, Barakaldoko BECen, eta lan-poltsak 2019ko martxoaren amaierarako osatuta egotea.

LAN-POLTSAK

Lau lan-poltsa bakoitzeko langileak hautatzeko honako eskakizun hauek bete beharko dira:  

  • Ibaiondoko adingabeen zentroko hezitzaileak, Zumarragan: interesdunek hezkuntza-eremuko edo irakasle-ikasketen arloko graduak egiaztatu beharko dituzte, eta 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak balioetsiko dira.        
  • Administrari laguntzailea: interesdunek Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.
  • Elkarrizketak egiteko agenteak: interesdunek Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte.
  • Ikuskatzaile estatistikoa: interesdunek Bigarren Hezkuntzako graduatua edo titulu baliokidea eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte. 

KONPROMISOA ENPLEGU PUBLIKOAREKIN

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoa, “lan-mota hori, une hauetan, gizartearentzat erakargarria da, enplegu egonkorra eta kalitatekoa delako”.

Horrela, honako hau nabarmendu du: “lan-poltsen deialdi berri honen helburua bikoitza da: lehenengo eta behin, Euskadiko administrazio orokorreko  ordezkapenen bidez herritarrei ematen diegun zerbitzu publikoaren jarraipena bermatzen dugu. Bigarrenik, enplegu-aukera ematen diegu arlo publikoan lanbide-karrera egin nahi duten eta, oraindik, plaza finkoa lortu ez duten pertsonei. Bitarteko langile gisara lan egiteak aukera ematen die lan-eskaintza publikoan balioesten ditugun esperientziaz eta trebetasunez jabetzeko". Gainera, “aldian behin lan-poltsak irekitzean lortuko dugu, pixkanaka, plantillak gaztetzea, pertsona berriak prestatzea eta, horrela, euskal funtzionarioen belaunaldi-txandakatzea bermatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak