Eu

Eusko Jaurlaritzak FEVASek, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeen euskal elkarteak, antolatutako jardunaldi baten parte hartu du

2018.eko abenduak 03

Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak, Enplegu eta Gazteriako zuzendari Marcos Murok eta Funtzio Publikoko Zuzendari Juan María Barasordak, Desgaitasuna Duten Pertsonen Eguna dela eta, FEVAS Plena inclusión Euskadik, antolatutako "Aurrerapausoa adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoan" jardunaldian parte hartu dute. Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei eta beraien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia elkarteak biltzen ditu FEVAS-ek. Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian egin den jardunaldian administrazio publikoek, Hirugarren Sektoreko erakundeekin lankidetzan, adimen urritasuna duten pertsonek enplegu publikorako duten eskubidea eta lan aukera berdintasuna sustatzeko emandako aurrerapausuak aztertu dituzte.

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren “Enpleguaren Euskal Estrategia 2020 planak kolektibo guztientzako bidezko aukerak eskainiko dituen lan merkatu inklusioa xede duen aukera berdintasuan batzen du eta adimen urritasuna duten pertsonentzako aipamen berezia egiten du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak