Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailburuaren adierazpenak Iñigo Cabacasen kasuaren sententziaren inguruan

2018.eko azaroak 30

Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak Iñigo Cabacasen kasuaren epaiaren inguruan egindako adierazpenak:

“Sei urte baino gehiago igaro dira gertakarietatik, eta atzo ezagutu genuen Iñigo Cabacasen heriotzaren gertakariei buruzko epaia.

Epaiak argitu egiten du, eta aldeetako batek ere ez du zalantzan jartzen, Iñigo Cabacas polizia-jarduera batean hil zela, gomazko pilota baten inpaktuaren ondorioz; aitortu genuen orduan ere, akatsa konponezina izan zen.

Oraingoan ere Iñigo Cabacasen familiari gure atsekabea adierazi nahi diogu, bai Iñigoren galeragatik, bai gertakariengatik.

Iñigo Cabacasen heriotza inflexio-puntua izan zen Ertzaintzan. Hausnarketa kritikoa egin behar izan zen eta prozedurak, materialak eta jarduteko bideak aldatu, horrelakorik berriz ez gertatzeko.

Epaia ez da irmoa; aldeek kasazio-errekurtsoa aurkez dezakete Auzitegi Gorenean, eta hala iragarri du defentsetako batek.

Gure konpromisoa epaiaren irakurketa arretatsua egitea da, Ertzaintzaren jarduketetan beharrezko hobekuntza guztiak sartzen jarraitzeko eta etorkizunean berriz ez gertatzeko”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    🗣 Declaraciones de la Consejera de Seguridad sobre la sentencia del caso de Iñigo Cabacas ➡ https://t.co/jlJ4ewaXC1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak