Eu

Beatriz Artolazabal, Arabako Enpresen Nazioartekotzearen XXXIII. sarietan

2018.eko azaroak 29
  • Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak Okendo Txakolina, Zayer eta Vidrala saritu ditu, “nazioarteko merkatuetan betetzen duten eginkizunagatik, Arabako ekonomiarako funtsezko euskarri baitira”
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua: “Zuen jarduerak enplegua sortzen du”

 

VG 29 11 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur gauean, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberako Arabako Enpresen Nazioartekotzearen XXXIII. sarien galan parte hartu du; aurten, Okendo Txakolinari, Zayerri eta Vidralari eman diete saria, “nazioarteko merkatuetan betetzen duten eginkizunagatik, Arabako ekonomiarako funtsezko euskarri baitira”.

 

Ekitaldia Vitoria-Gasteizko Gran Hotel Lakuan izan da, eta Caixa Bankaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin antolatu da; Gregorio Rojo Arabako ganberako presidentea izan da buru. Cristina Manzano esGlobal.org argitalpen digitaleko zuzendariak “Hacia dónde va el orden global" hitzaldia eman du.

 

Artolazabalek zorionak eman dizkie enpresa-arduradunei, “esportazioek, berriz ere, markak hautsi dituztelako; % 6tik gorako hazkundea izan dute”, betiere Ameriketako Estatu Batuetan, Erresuma Batuan edo Italian jatorria duten nazioarteko gertakariak aintzat hartuta, horiek baitira Arabako esportazioen lehentasunezko helmuga.

 

Lehenengo eta behin, Beatriz Artolazabalen eskutik Jon Zubeldia Okendo Txakolinako kudeatzaileak jaso du saria. Ondoren, Javier Martínez de Olcoz Zayerreko merkataritza-zuzendariak jaso du saria, Dorleta Ugarte CaixaBankeko Euskadi-Kantabriako Lurralde Zuzendaritzako Enpresen zuzendariarekin eskutik. Bestalde, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak Carlos Delclaux Vidralako Administrazio Kontseiluko presidenteari eman dio saria.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Premios a la internacionalización alavesa: Okendo Txakolina @zayer_milling y @vidrala_group https://t.co/sIZ5foF7x5 https://t.co/5VBQYAz94z

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #internacionalizacion #empleo #empresas #alava #araba #camaras https://t.co/FypRvRDp0j Beatriz Artolazabal, en los XX…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    #internacionalizacion #empleo #empresas #alava #araba #camaras https://t.co/FypRvRDp0j Beatriz Artolazabal, en los… https://t.co/CsFPJEvx9e

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Itziar Gonzalo, Gregorio Rojo, Itziar Gonzalo, Pilar García de Salazar, José Luis Cimiano, Eduardo Mozo de Rosales,