Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik atari bateratua izango du Euskal Lankidetza Publikoaren inguruan

2018.eko azaroak 30
  • Ekimenaren bidez, garapenerako lankidetzaren arloko gardentasuna, informazioaren bateratzea eta koordinazioa hobetu nahi dira.
  • Atarira honako webgune honen bidez sar daiteke: http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoa erakundeak, gaur goizean, Bilbon, Euskal Lankidetza Publikoaren ataria aurkeztu dute. Webgune berri horren bidez, Euskadin garapenerako lankidetza publikoaren ikuspegia edukiko dugu. Horren bidez, konpromisoei, proiektuei eta horien aurrekontuari eta kokapen geografikoari buruzko informazioa eskura daiteke. 2014tik 2017ra, garapenerako euskal lankidetza publikoa mundu osoko 79 herrialdetara iritsi da; 2.300 proiektu inguru garatu dira eta 230 milioi euro baino gehiago bideratu dira.

Web-ataria gaur goizean aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan Paul Ortega Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta Jorge Gutiérrezek, HEGOA - EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutukoa eta plataforma berriaren diseinuaren arduraduna. Aurkezpen-ekitaldian egon dira: Bizkaiko Aldunditik, María Guijarro; Bilboko Udaletik, Alberto Ruiz de Azua; Arabajo Foru Aldunditik, Mamen Díaz de Sarralde; Vitoria-Gasteizko Udaletik, Aitor Gabilondo; Gipuzkoako Foru Aldunditik, Ainhoa Gainberri; Donostiako Udaletik, Silvia Carballo; eta Euskal Fondoatik, Juanma Balerdi.

Gaur egun Euskal Lankidetza Publikoaren atarian jaso den informazioa 2014tik 2017ra bitarteko ekimen aktiboei buruzkoa da. Orrialdean lankidetzara baliabideak bideratzen dituzten eragile publikoei buruzko informazio gardena jaso da, bai eta garatutako proiektuak ere, urteka, leku geografikoaren eta erakundearen arabera, eta Euskadiko ekintza oro har ikusiz ulertzeko laguntzarako informazio osagarria. Tresna hau urtero eguneratuko da, Euskadiko garapenerako lankidetzako erakunde publiko nagusiek finantzatutako ekimen berrien bidez. Epe ertaineko helburua da euskal erakunde publiko guztien lankidetza-datuak sartzea. Era berean, eduki berriak sartuko dira Atarian, hura hobeto erabiltzeko eta informazioa deskargatu ahal izateko, eta, horretarako, erabiltzaileek hautaketa-irizpide bereziak sartu beharko dituzte.

Paul Ortegak, tartean diren erakundeen ordezkari legez, euskal erakundeek proiektu hau aurrera ateratzeko egiten duten ahalegina eta baterako lana nabarmendu ditu: “Hau auzolana kontzeptuaren adibide da; izan ere, euskal erakunde guztien ahalegina batzen du. Lehen aldiz, Euskadik garapenerako lankidetza publikora bideratutako proiektu eta baliabideen argazki finkoa du”. Ortegak esan du atari berria “tresna hurbila, gardena eta baliagarria" dela eta “Euskadi elkartasunaren eta Nazio Batuen 2030erako Agendaren testuinguruan” kokatzen duela.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Euskadi contará con un portal unificado sobre la Cooperación Pública Vasca ➡ https://t.co/4scYdEN3wu https://t.co/S5jGRC93zz

  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko azaroak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Euskadik atari bateratua izango du Euskal Lankidetza Publikoaren inguruan ➡ https://t.co/nNtaq4TarZ https://t.co/pFT0bowtkL

Ekitaldiko kargudunak