Eu

Emilio Solak 2018-2021 aldirako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiari buruzko hitzaldia eskainiko du

2018.eko azaroak 29
  • Santiago de Compostelako Udalak antolatutako etxegabetasunari buruzko jardunaldia

 

SANTIAGO COMPOSTELA 2018 11 29

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak,  Santiago de Compostelako Udalak Galiziako hiriburuan antolatu duen etxegabetasunari buruzko jardunaldian parte hartu du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako zuzendariak 2018-2021 aldirako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategia azaldu du; estrategiaren asmoa da Euskadiko udalerri handietako kaleetan lo egiten duen pertsona-kopurua nabarmen murriztea, 2020rako.

 

Ordubetez, Solak euskal estrategia azaldu du; hura apirilean berretsi zuten Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Osasun Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, EUDELek etaVitoria-Gasteiz, Bilboko, Donostia-San Sebastiángo, Barakaldoko, Getxoko, Portugaleteko, Irungo, Santurtziko eta Laudioko udalek.

 

Zuzendariak esan bezala, “Euskadi ez da hutsetik hasi; izan ere, esperientzia handia du pertsona horiek babesteko ekintzetan, erakunde publikoen inplikazioari esker, bai eta hirugarren euskal gizarte-sektoreko erakundeei esker ere. Horrela, Estatuan, ostatu-plazak betetzeari dagokionez, buru da autonomia-erkidegoen artean; guztira, 47,5 milioi euro bideratzen ditu urtean, etxegabeei arreta ematera”.

 

Solak azaldu du “oraindik esleitzen zaien irudi estereotipatua gorabehera, etxegabeak ez direla talde homogeneoa, ez dituztela ezaugarri egonkorrak denboran”. Etxegabetasuna lau kausa-multzo handien arteko elkarreragin dinamikoaren ondorioz sortutako prozesua da –egiturazkoak, instituzionalak, erlazionalak eta pertsonalak–, eta horiek, normalean, aldi berean edo elkarren artean konbinatuta ageri dira.

 

Jardunaldia Santiago de Compostelako Unibertsitateko Filosofia Fakultateko ekitaldi-aretoan izan da, eta Santiago de Compostelako Concelloko Gizarte Politiken, Aniztasunaren eta Osasunaren Zinegotzitzak eta Santiago de Compostelako etxegabe eta baliabiderik gabeen egoera aztertzeko lan-mahaiak elkarrekin antolatu dute. Bertan, besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Martiño Noriega Santiagoko alkatea, Ángels Mira Bartzelonako Etxebizitza eta Birgaitzeko Udal Institutuko kudeatzailea, Ana Pardo Proviviendako lurralde-arduraduna eta Iria Gippini Médicos del Mundo de Galicia´ko koordinatzailea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak