Eu

Gasteizko Azoka Plazaren web berria eta bisita gidatuak aurkeztu ditu Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak

2018.eko azaroak 29

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak, Gasteizko Azoka Plazako gerentea lagun zuela, Gasteizko instalazio komertzialak bisitariei eta turistei eskainiko dizkien bisita gidatuen programa aurkeztu du. Azokaren ezaugarriak sakonetik ezagutu nahi dituztenei bisitak eskainiko zaizkie adituen azalpenekin, eta bertako espazioetatik ibili, saltzaileak ezagutu eta euskal produktu tipikoak erosi ahal izango dituzte. Bisitatzen gaituztenei benetako esperientzia berezi batean murgiltzeko aukera ematea da helburua: postuak bisitatzea, tokiko jendearen artean egotea eta hiriaren pultsua sentitzea.

Etxebarriak adierazi duenez, udal azokak jarduera komertziala eta tokiko produktua zuzenean ezagutzeko bermea dira. Bisitariek, zuzendariak azaldu bezala, “aukera izango dute produktuak nola biltegiratzen diren ikusteko, haien kontserbazioa bermatzeko, eta zuzenetik ikusiko dute merkatariak bere produktuak non eskuratzen dituen eta zeintzuk diren gertuko produktuak, arabarren lanaren emaitza direnak”. Jarduera berri hauekin, gogora ekarri du Maider Etxebarriak, Azoka Plazak indartu egiten du bere egitekoa lehen mailako baliabide turistikoa den aldetik, kontuan izanik horrekin batera erreferentziazko azoka dela Arabako kalitateko produktuetan.

Azokako gerente Eloy López de Forondak eta Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Maider Etxebarriak prentsaurreko batean aurkeztu dute Arabako hiriburuko produktu turistiko berri hau, eta Azoka Plazaren webgune berria ere eman dute ezagutzera, bere bitartez bisita gidatu bat erreserbatzeko edota sukaldaritzako ikastaroetan izena emateko, FundacionAbastos.com estekan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak