
Marcos Muro: “Lehen Aukeraren, prestakuntza dualaren eta hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioaren ekimenei esker, besteak beste, 2017an 6.000 gaztek baino gehiagok lehen lan-aukera izan zuten”
- Bilbao Youth Employment Forum: enplegagarritasuna hobetu jardunaldiaren itxiera; jardunaldia Novia Salcedo fundazioak antolatu du
BILBO, 2018 11 28
Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur, honako hau esan du: “gazte-enplegua legegintzaldi honetan lehentasunezko lan-ardatzetako bat da eta, Lehen Aukeraren, prestakuntza dualaren eta hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioaren ekimenei esker, 2017. urtean 6.000 gaztek baino gehiagok lehen lan-aukera izan zuten”. Murok honako hau nabarmendu du: “aurtengo aurreikuspenek adierazten dute datuak berdinak edo hobeak izango direla”.
Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Bilbao Youth Employment Forum: enplegagarritasuna hobetu jardunaldiaren itxieran parte hartu du; jardunaldia Novia Salcedo fundazioak antolatu du. Sailburuordeak honako hau nabarmendu du: “Lanbideren eta Gazteria Zuzendaritzaren bidez, proiektu eta ekintza zehatzak martxan jartzeko lan egiten dugu, gure gazteei enplegu-aukerak heldu ahal izateko”.
Murok esan du adierazle ekonomikoek zera erakusten dutela: “gazteak dira enplegura hoberen irteten ari diren kolektiboa”, eta nabarmendu du lan egin behar dela, “enplegu hori kalitatekoa izateko; izan ere, emantzipazioaren atea irekitzen da eta horrek aukera ematen du bakoitza bere bizitzaren protagonista izan dadin”.
Jardunaldian, honako hauek ere parte hartu dute: Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria eta Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria. Bi mahai-ingurutan euskal gazteen lan-merkatua eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-ikuspegia azaldu dituzte.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gainera, jardunaldian honako hauek ere parte hartu dute, besteak beste: Martin Medina Argentinako diputatua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Cristina Gallach Espainiako Gobernuko 2030 Agendarako goi-komisarioa, Luis Cañada Novia Salcedo fundazioko presidentea, Txelo Ruiz Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea edo Pablo Simón politologoa eta Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea.