Berriak Osasuna
Eu

Orozkok Osakidetzako kontsultategi berria dauka

2018.eko azaroak 28
  • Kontsultategi berria martxan egongo da, abenduaren 3tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00h, 2.700 herritarri osasun-arreta eskainiko die.
  • Eraikin berriak honakoak biltzen ditu: familiako medikuntzako bi kontsulta, Erizaintzako hiru kontsulta, eta erabilera anitzeko kontsulta bat. Horien bitartez, eskaintzen den osasun-arretaren kalitatea hobetu nahi da, baita sakondu ere, herritarren Osakidetzarekiko sarbidearen ekitatean.

 

Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Luís Diego, Orozkoko alkate Josu San Pedro, eta Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente Jon Guajardok, Bizkaiko herri honetako kontsultategi berria bisitatu dute, eta, herritarrentzat, abenduaren 3an irekiko ditu ateak. Aurrerantzean, Orozkoko 2.700 biztanle inguruk Sastegi kaleko 10. zenbakian kokatuta dagoen kontsutategi berria izango dute osasun arreta emateko prest, astelehenetik ostiralera, 08:00-15:00h. Aurreikuspena da, urtero, 23.306 kontsulta egitea, gutxi gora-behera; horietatik, 12.075 kontsulta mediko, eta 11.231 Erizaintzakoak.

Kontsultategia, A sailkapen energetikoa daukana, Orozkoko Udalak eraiki du, eta 828.000 euro inbertitu ditu horretarako. Kopuru horretatik, Osakidetzak 197.000 euro inbertitu ditu, berriz, osasun zentroak ¾ egungo legedian aurreikusitako irisgarritasun-betekizun guztiak betetzen dituenak¾ hartzen dituen 484 metro karratuak egokitzeko.

Instalazio berriak honakoak eskaintzen dizkio pertsonal sanitarioari: Familia Medikuntzako bi kontsulta, Erizaintzako hiru kontsulta, orain artekoak baino zabalagoak; erabilera anitzeko gela: sendaketetarako, proba funtzionaletarako, odola ateratzeko, analisiak egiteko…, altzari berriak, baita aldagelak eta materialak gordetzeko biltegia ere.

Era berean, Bizkaiko udalerri honetako herritarrek egokiagoa, zabalagoa eta erosoagoa den gunea izango dute. Zentzu horretan, Osakidetzako zuzendari nagusiak zera adierazi du: “Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat garrantzitsua da oso lehen mailako arretan inbertitzen jarraitzea, eta osasun azpiegiturak hobetzeko lanean jarraitzea, pazienteei, eguneroko jardunean eskaintzen diegun arretaren kalitatea mantentzeko”.

Juan Luís Diegorentzat, ireki edo birmoldatzen den azpiegitura sanitario bakoitza “berri ona da, horrek beste aurrerapauso bat baitakar osasun zerbitzuak euskal gizarteari gerturatzeko Osakidetzaren helburua”. Osakidetzako zuzendari nagusi berriak zera azpimarratu du: “osasun-sistemaren barruan, lehen mailako arretak jokatzen duen paper garrantzitsua, jakin behar baitugu, gizarte aurreratuok zahartzearen, kronikotasunaren eta menpekotasunaren erronkei aurre egin behar diegula. Horregatik bada, birmoldaketa hau pertsonengandik gertuen dagoen osasun-maila hau sustatzeko apustua da, baita pertsonen osasun integralerako apustua ere”.

 

Orozkon, 2018ko azaroaren 28an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko