Berriak Osasuna
Eu

“Emakumeentzako osasun arretak jarraitzen du lehentasuna izaten Euskadiko osasun sisteman”

2018.eko azaroak 28

Emakunde ren Berdintasunerako XV. Foroan, Osasun sailak osasun-politiketan eta osasun-laguntzan genero-ikuspegian aurrera egiteko beharra nabarmendu du

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren egunaren arira, egun hauetan antolatzen ari diren ekitaldiak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Euskadiko osasun-sistemaren jarduketa guztietan genero-ikuspegian sakontzeko beharra dagoela nabarmendu du gaur goizean, bai plangintzaren eta kudeaketaren alderdietan, bai pazienteei osasun-laguntza ematean.

Gaur inauguratu du Osasun Sailak “Emakumeei ematen zaien arreta, ikuspegi biopsikosozialetik” jardunaldia,  Bilbon, Emakunde ren Berdintasunerako XV. Foroaren esparruan; bertan, Administrazio eta Finantzazio sanitarioko sailburuordeak, Fatima Ansotegi-k, profesionalek pertsonarentzako arretan duten inplikazio-maila nabarmendu du, osasun-politika guztien ardatza baita.

Eusko Jaurlaritzak, 2013-2020rako Osasun Planaren bidez, konpromisoa du osasunean dauden desberdintasunen aurka borrokatzeko; desberdintasun horien artean daude egoera sozioekonomikoak, desgaitasunak edo generoak eragindakoak.

Sailburuordearen hitzen arabera: “Emakumeentzako arretan ikuspegi biopsikosozialaren alde egiten jarraitu behar da; izan ere, osasuna hobetzeko eta desberdintasunak eta hain agerikoak ez diren genero-indarkeriaren kasuak antzemateko baliagarria dela ikusi da”.

Fatima Ansotegik gogorarazi du Euskal Osasun Saileko IV. Berdintasun Plan berrian lanean ari dela eta, bertan, zuzendaritza guztiak sartzen direla, bai eta Osatek eta Bioef ere; gogorarazi du, halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan Osakidetzaren lehen Berdintasun Plana amaitzeko urratsak ere ematen ari direla eta emakume-proportzio handiena duen Euskadiko enpresa dela.

Jardunaldian, Lehen Mailako Arretako profesionalak izan dira hizlari, eta bertan Rosa González Candelas Valentziako Sant Pau osasun-zentrokoa eta Mikel Baza Bueno Dimako kontsultategikoa izan dira. Barrualde - Galdakao ESIn Osasun sailaren arduradunek berretsi dute  Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak eremu guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko duten konpromisoa.

 

Bilbo, 2018ko azaroaren 28a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau