Berriak Lehendakaritza
Eu

Marian Elorzak europar kideen arteko lankidetza defendatu du, bereziki ikerketa eta berrikuntza arloetan

2018.eko azaroak 28

Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimentsuaren arloan nazioarteko lankidetzari buruzko “S3 Thematic Platform Days” izeneko topaketa antolatu dute. Azaroaren 27an eta 28an Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira hiru arlo zehatzetan —Nekazaritzako elikagaiak, Energia eta Industria Modernizazioa— EBako herrialdeei eta eskualdeei aholkularitza eskaintzen dizkieten hiru S3 Plataforma tematikoei lotutako 250 lagun inguru. Marian Elorzak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak jardunaldiaren irekiera egin du eta europar kideen arteko lankidetza defendatu du, bereziki ikerketa eta berrikuntza arloetan.

Marian Elorzaz gain, SPRIren Zuzendari Orokor Alex Arriola ere izan da. Gainera, topaketa horiek Basque Industry 4.0 Batzarra egingo den garai eta leku berean egingo dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Euskadi Europako 50 eskualde berritzaileren artean egotea da. Horretarako “auzolanean” jardun behar dela gehitu du, hau da, lankidetzan Europako herrialde eta eskualdeekin.

Europar Batzordeak Bilbo aukeratu du lehen aldiz S3 Plataforma tematikoen bilera ospatzeko. Azaroaren 27 eta 28an espezializazio adimenduaren arloan Europan lehiakortasuna handitzeko eman beharreko pausuez eztabaidatuko du S3 Plataforma tematikoetatik batek. 

Bilera hauek Bilbon egiteak Europar Batzordeak Euskadiri egiten dion aitorpenaren seinale da. Euskadi modu aktiboan ari da lanean plataforma hauekin, izan ere, sortu diren 28 lankidetza-taldetatik Euskadik biren buru da: Energia Berriztagarrien arloan Eskoziarekin batera du lidergoa; eta Smart Grids arloan, Provence Alpes Côtes d’Azur-ekin.

Industria 4.0 arloan Europako aditu nagusien artean dagoen Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (DG GROW) zuzendari Slawomir Tokarsi-k eman du hitzaldietako bat Batzar honetan.

Nekazaritzako elikagaiei, energiari eta industriaren modernizazioari buruzko plataformetan parte hartu duten 120 eskualde baino gehiagotako 250 ordezkariez gain, Europako Batzordeko lau zuzendari nagusi egon dira Bilbon. Ordezkaritza horretaz gain, espezializazio adimentsuko estrategiak lantzen diharduten Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusietako goi-mailako funtzionarioak (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI eta JRC)  eta gaian adituak ere izan dira.

Ikus programa osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak