Eu

Artolazabal Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratzeko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko buru

2018.eko azaroak 27
  • Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko hiru ordezkarirekin eta Eusko Jaurlaritzako beste hirurekin

 

 

BILBO, 18 11 27

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur arratsaldean, Bilbon, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilerako buru izan da; mahaia Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategiaren Jarraipen Batzordeak eratu du, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko hiru ordezkarirekin eta Eusko Jaurlaritzako beste hirurekin.

 

Sailburuarekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Pedro Javier Jauregi Etxebizitzako sailburuordea, Ernesto Sainz Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria eta Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria izan dira.

 

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia Euskadiko Administrazio Orokorreko eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko hogei kidek osatzen dute. Elkarrizketa Zibilerako Mahaia politika publikoen diseinuan eta ebaluazioan eragileen parte-hartzea bideratzen duten kontseilu, batzorde eta foroen espazio osagarritzat hartzen da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Txema Franco