Eu

Tapia: “Mugikortasun jasangarria Eusko Jaurlaritzak Euskadirekin duen konpromisoa da”

2018.eko azaroak 27
  • Dieselaren inguruko eztabaidaren erdian Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila Automobilgintzako Clusterrarekin lanean ari da etorkizuneko ibilgailu berriaren eszenatokiaren diseinuan
  • Go Mobility azokan Euskadi Basque Countryk duen standean IBIL, CIC Energigune, ETS, EVE edo Euskotren bezalako eragileen lana ikus daiteke

Etengabe aldatzen ari den gizartean, eta aldaketa horiek geroz eta abiadura handiagoan ematen diren unean mugikortasuna aukeraz betetako eszenario batera eramango gaituen eredu berrira trantsizioan dago.  

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako saila Go Mobility azokan parte hartzen ari da Mugikortasun Iraunkorreko Eredu baten aldeko konpromisoa ezagutzera emateko, ingurumen, ekonomia eta gizarte printzipioetan  oinarritutako eredua. Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gida Plana, Euskadiko Energia Estrategia 2030, Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala eta Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia eskuan hartuta, Eusko Jaurlaritza dagoeneko tresna berri bat sortzeko lanean ari da, etorkizuneko mugikortasun iraunkorreko ereduaren inplementazioan jauzi kualitatibo handia ematen lagunduko duena: Euskadiko Mugikortasun Iraunkorraren Legea

Eraginkortasunaren esparruan aurreikusitako helburuak betetzeko garatu behar diren politika publikoek hiru jarduera ildo nagusi jorratzen dituzte: mugikortasun politikak garraioaren plangintza integralean sartzea, garraio publikoaren elektrifikazioa bultzatzea eta garraio mota guztiak kudeaketan integratzea, modu jasangarrian.

Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Euskotren, ETS, IBIL eta Bcare ditu bidelagun Ficobako 1 pabilioian kokatutako 200 m2ko standean. Beraiek bultzatu edota garatutako proiektuak daude ikusgai bertan: taxi elektrikoa eta IBIL birkarga puntua, Donostiako TOPOaren geltoki berriaren edota Gasteizko tranbiaren maketak, sare elektriko adimenduna eta bateria eta superkondentsadoreak.

Automobilgintza sektorearekin lanerako mahaia

Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin izandako bileraren testuinguruan, eta Ribera ministroari, Trantsizio Ekologikoko Lege Proiektua berraztertzeko eginiko eskaerarekin batera, euskal administrazioak Automobilgintza Clusterrarekin, ACICAErekin elkarlana abiatu du, etorkizuneko eszenatoki horren diseinuan.

Bai Eusko Jaurlaritzarentzat baita sektorearentzat ere ezinbestekoa da alderdi guztien beharrak, barne hartuko dituen egituraketa eta epe-mugak izatea. Administrazioak, industriak eta pertsona erabiltzaileek posible izan behar dute sustatzen ari garen mugikortasun jasangarriaren agertoki berria, aukera gisa hartzeko, mehatxu gisa hartu beharrean. 

Go Mobility azokan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak azpimarratu du administrazioen betebeharra dela transizio hori erraztea, mugak eta aldaketaren aurreko mesfidantzak gainditzea lortuko duten ekintzak martxan jarriz.

Tapiak adierazi duenez Euskadi ez da zerotik abiatzen, baina egungo ereduak gizarte, ingurumen eta ekonomiaren aldetik dituen kostuak arintzen lagunduko duten aukerak aurkitu behar ditugu, eta ezaugarri nagusia iraunkortasuna, jasangarritasuna, izango dituen eredu batean aurrera egin. Jaurlaritza hiru lan esparru sektorialetan jarduten dugu, ibilgailu elektrikoen erabileraren hazkundea, birkargatzeko azpiegituraren sustapena eta garraio publikoaren elektrifikazioa.

Ibilgailu elektrikoaren ezarpenak nazioarte mailan tokiko ekonomiaren eta ezagutzaren garapena bultzatuko du, produktu, zerbitzu, berrikuntza eta baliabide beharrak kontuan izanik: garapen teknologikoa eta industriala. Trenbide sarea garraio publiko eskaintza egituratzen duten ardatza izango da. Eusko Jaurlaritzak maila anitzeko trenbidearen aldeko inbertsio apustu argia egin du: metropolitarra-metroa, hiri artekoa-Euskotren, AHT. Helburu horrek, errepideko garraioa trenbideko garraioaren osagarri gisa ulertzea, eta trenbideko zerbitzu eskaintza nahikoa dagoen gune geografikoetan errepideko zerbitzurik ez ezartzea eskatzen du. Garraio publikoari eta  kolektiboari lehentasuna ematen ari gara, erregai fosilak kontsumituko ez dituzten medioak aukeratuz. Garraio publiko elektrikoaren ezarpenaren hainbat adibide ditugu, Donostiako edo Gasteizko BEA tranbia sarearen luzapenak edo, adibidez, taxi sektorearen pixkanakako elektrifikazioa.

 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko abenduak 13

    Ante la prorroga de los presupuestos del Gobierno Vasco de cara al año 2019, mi pregunta es: ¿Seguirán vigentes las ayudas e iniciativas de cara a la movilidad sostenible planteadas en el anuncio del Plan de Movilidad sostenible anunciado hace unos meses? Eskerrik asko

  • @JoseRegatos
    2018.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋#GoMobility2018 La Movilidad Sostenible es compromiso del Gobierno Vasco con Euskadi ➡️ https://t.co/YqHfhpdafu https://t

  • @estiherlavina
    2018.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋 #GoMobility2018 Mugikortasun jasangarria Eusko Jaurlaritzak Euskadirekin duen konpromisoa da ➡️ https://t.co/0bVJXVVwmN

  • @estiherlavina
    2018.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋#GoMobility2018 La Movilidad Sostenible es compromiso del Gobierno Vasco con Euskadi ➡️ https://t.co/YqHfhpdafu https://t

  • @IBIL_Movilidad
    2018.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋 #GoMobility2018 Mugikortasun jasangarria Eusko Jaurlaritzak Euskadirekin duen konpromisoa da ➡️ https://t.co/0bVJXVVwmN

  • @enpresadigitala
    2018.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋 #GoMobility2018 Mugikortasun jasangarria Eusko Jaurlaritzak Euskadirekin duen konpromisoa da ➡️ https://t.co/0bVJXVVwmN

  • @grupospri
    2018.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋 #GoMobility2018 Mugikortasun jasangarria Eusko Jaurlaritzak Euskadirekin duen konpromisoa da ➡️ https://t.co/0bVJXVVwmN

  • @arriolalexander
    2018.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 🚗🚎🚈⚡🔋#GoMobility2018 La Movilidad Sostenible es compromiso del Gobierno Vasco con Euskadi ➡️ https://t.co/YqHfhpdafu https://t

Ekitaldiko kargudunak