Berriak
Eu

Txile eta Perurako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria, "Hiria eta balioak" nazioarteko Foroaren ohorezko aitorle

2011.eko otsailak 28

Maipuko Udalak, Txileko eskualde metropolitanoan kokatua dagoena, hurrengo uztailaren 14ean VI. "Hiria eta Baloreak" nazioarteko Foroa antolatuko du, Bilbao Metropoli 30 erakundearekin batera

Erakundearen eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena zinatzeko, eta bide batez, Foroaren lehenengo zantzuak eztabaidatzeko, iragan den otsailaren 23an BM30eko Zuzendari Orokor Alfonso Martinez Cearra, Maipuko alkate Alberto Undurraga (arratiar jatorrikoa) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Ana Maria Urchueguia bildu ziren udaletxean.

Hitzarmena sinatu aurretik, 3ek Foroaren aurkezpena egin zuten Txileko sektore pribatu zein publikoko eragileen aurrean, eta bertan azaldu zuten zein garrantzitsua den bai sektore publikoak baina baita pribatuak ere balio positiboak gizarteari eranstea, hiritarrek komunitate kutsua barneratu dezaten. "Izan ere, komunitatea, edo beste modu batean esanda, hiritarren batasuna da hiriaren eraldaketa prozesuaren buruan jarri behar dena", BM30eko zuzendariaren esanetan.

Sinaduraren ondoren, udaleko lan talde bat bildu zen Foroaren programa bideratzeko. Urchuqguia ordezkariak gogoz hartu zuen parte bileran, ideia interesgarriak mahai gainean jarriz bere alkatetza urteek emandako esperientziari esker. "Ona litzateke ondare antzeko bat lagatzea, agiri bat zeinetan agertuko den hemendik 25 urtera eraiki nahi duzuen hiriaren irudia, eta batez ere bidai horri antzeko bat eraiki, norabide zuzenean zoaztela jakiteko". Zentzu berdinean Undurraga alkateak "ezin dugu soilik hurrengo hauteskundetan pentsatu behar, hurrengo belaunaldietan baizik gehien bat" gaineratu zuen.

Bilbao Metropoli 30k 2006. urtean jarri zuen martxan lehenengo "Hiria eta Baloreak" Foroa, Bilbon bertan, balio estrategia bat finkatzeko hiriaren garapenerako, eta ordutik, urtero-urtero antolatu dute Foroa, Hego eta Ertamerikatako hainbat hiritan; 2007an Valparaison (Txile), 2008an Cuernavacan (Mexiko), 2009an Bogotán (Kolonbia) eta aurreko urtean Mirafloresen (Peru).

Azken 15 urtetako Bilbo Handiaren garapen estrategikoa modelo eta erreferentziatzat hartu da tamaina erdiko hirientzako munduan zehar. Foro honek esperientzia hau zabaldu nahi du, beste hiri batzuek aplikatu ahal izateko, edo behintzat, ikertu eta erabil dezaketena profitatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguía Txile eta Peruko ordezkaria