Eu

Josu Erkorekak eta Izaskun Landaidak raketistei egindako omenaldian parte hartu dute

2018.eko azaroak 28

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, eta Emakunde ko zuzendari Izaskun Landaida,  “Raketistak, emakume pilotari profesionalak bistaratzen” omenaldian izan dira gaur. Orona Fundazioaren Auditorioan, Hernanin, egin den omenaldian “Raketistak Lehen eta Orain” dokumentala proiektatu dute hasteko eta ondoren, besteak beste, raketistak izan zituzten udalerrietako ordezkariekin eta erakundeetako ordezkariekin argazkia egin dute.

Asko izan ziran sasoi baten emakume pilotari profesionalak eta beraien errealitatea ezagutzeko aukera eman du ekitaldi honek. Frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Etxetik 15 urte ingururekin  joan eta pilotan trebatutakoan dirua etxera bidaltzen zuten gehienek. Emakume aitzindari hauek Euskal Herrian gaizki ikusita zeuden garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako. Atzerrian ordea, arrakasta handia izan zuten askok.

Gaur egun, “Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkartea” luzaroan isilpean egon den pelotari hauen istorioa berreskuratzen ari da. Datu base bat eratuko dute. Bertan, gaur egun, Euskal Herri mailan, 47 herritako, 217 raketista dituzte identifikatuta. Herri horietako ordezkariak eta raketisten senitartekoak ere izan dira gaurko omenaldian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak