Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Javier Aldazabalek Fundazioei buruzko Ikastaroko hirugarren egunean parte hartu du

2011.eko otsailak 28

Javier Aldazabal abokatua izan da Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatutako Fundazioei buruzko Ikastaroaren hirugarren eguneko hizlari nagusia gaur goizean

Hitzaldi hau eman du: 'La fundación al servicio de la obra social de las Cajas de Ahorros. Organización de las fundaciones en grupos empresariales: Fundación matriz y filiales. El ejemplo de Fundación KUTXA'.

Hizlari eta entzuleen artean -gehienak Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioetan lan egiten duten pertsonak eta arrazoi batengatik edo bestearengatik sektorearekin nolabaiteko harremana daukaten Eusko Jaurlaritzako teknikariak izango dira- fundazioei buruzko ezagupenak eta esperientziak partekatzea izango da ikastaroaren helburua. Fundazioetako ehun ordezkarik baino gehiagok eta Eusko Jaurlaritzako hogeita hamarretik gora teknikarik eman dute izena.

Bi orduko hamabost saio egingo dira, guztiak 2011. urtean zehar. Aurrena, hizlariak bere iritzia emango du fundazioei eragiten dien gairen bati buruz (ordubete baino zertxobait gutxiago erabiliko du horretarako) eta, gainontzeko denbora parte hartu nahi duten entzuleen arteko iritzi-trukerako erabiliko da. Hortaz, gehiago izango da eztabaida-foro bat ohiko ikastaro bat baino.

Ikastaroko hitzaldien bideo-grabazioak ere jarriko dira web-orrian, gaian interesa duen edonork ikusi ahal izan ditzan. Bestalde, ikastaroa bukatu ondoren, hitzaldi guztiak liburu batean argitaratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, formatu digitalean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan