Berriak Lehendakaritza
Eu

Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza eta espezializazio adimentsuko estrategiei buruzko jardunaldia antolatu dute Bilbon

2018.eko azaroak 26

Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimentsuaren arloan nazioarteko lankidetzari buruzko “S3 Thematic Platform Days” izeneko topaketa antolatu dute. Azaroaren 27an eta 28an Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira hiru arlo zehatzetan —Nekazaritzako elikagaiak, Energia eta Industria Modernizazioa— EBako herrialdeei eta eskualdeei aholkularitza eskaintzen dizkieten hiru S3 Plataforma tematikoei lotutako 250 lagun inguru. Bi egun horietan, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak hartuko du parte Eusko Jaurlaritzaren izenean. Gainera, topaketa horiek Basque Industry 4.0 Batzarra egingo den garai eta leku berean egingo dira.

Europar Batzordeak Bilbo aukeratu du lehen aldiz S3 Plataforma tematikoen bilera ospatzeko. Azaroaren 27 eta 28an espezializazio adimenduaren arloan Europan lehiakortasuna handitzeko eman beharreko pausuez eztabaidatuko du S3 Plataforma tematikoetatik batek. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak zabalduko du mahai-ingurua (azaroaren 27an 14:00etan Euskalduna Jauregian).

Bilera hauek Bilbon egiteak Europar Batzordeak Euskadiri egiten dion aitorpenaren seinale da. Euskadi modu aktiboan ari da lanean plataforma hauekin, izan ere, sortu diren 28 lankidetza-taldetatik Euskadik biren buru da: Energia Berriztagarrien arloan Eskoziarekin batera du lidergoa; eta Smart Grids arloan, Provence Alpes Côtes d’Azur-ekin.

Industria 4.0 arloan Europako aditu nagusien artean dagoen Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (DG GROW) zuzendari Slawomir Tokarsi-k emango du hitzaldietako bat Batzar honetan.

Nekazaritzako elikagaiei, energiari eta industriaren modernizazioari buruzko plataformetan parte hartuko duten 120 eskualde baino gehiagotako 250 ordezkariez gain, Europako Batzordeko lau zuzendari nagusi egongo dira Bilbon. Ordezkaritza horretaz gain, espezializazio adimentsuko estrategiak lantzen diharduten Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusietako goi-mailako funtzionarioak (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI eta JRC)  eta gaian adituak ere egongo dira.

Ikus programa osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak