Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Saila. Enplegu Publikorako Eskaintza berria 2019an

2018.eko azaroak 26
  • Hezkuntzako Enplegu Publikorako Eskaintza berriak 1.825 plaza eskainiko ditu
  • Maisu-maistren Kidegorako izango dira plazak (Haur eta Lehen Hezkuntza)
  • 2015an egin zen EPEarekin, Hezkuntza Sailak jarraian egingo duen bosgarren deialdia izango da hau, behin-behinekotasunari aurre egiteko tresna gisa.  

Hezkuntza Sailak beste EPE bat (Enplegu Publikorako Eskaintza) deituko du datorren 2019an. Gaur goizez, Hezkuntza Saileko arduradunek deialdi berri hau izan dute hizpide sindikatuetako ordezkariekin burutu duten bileran. Bertan, Maisu-maistren Kidegorako 1.825 plaza deituko direla jakinarazi diete.

2019an burutuko den eskaintza berri hau 2015, 2016, 2017 eta 2018an burutu direnen ondotik dator. Urtero EPE bat deitzeko hartu zuen konpromisoa betez, Hezkuntza Sailak nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez.   

Indarrean den araudiak baimentzen dituen plaza guztiak eskainiko ditu Hezkuntza Sailak deialdi honetan. Aurrekoetan legez, segurtasun eta berme juridikoa lehenetsiko dira eskaintza berrian ere, hau prestatzeko ahalegina egiten duten irakasleen lana baloratzeko asmoz, haien itxaropen eta ilusioak babestearekin batera. Hezkuntza-administrazioaren nahia da bitartekotasun tasa jaisten jarraitzea legealdi honetan zehar, 10 puntuan jaistea hain zuzen ere, irakasleria osoaren %17an kokatzeko helburuarekin.

Hezkuntza Sailak 2019 urte hasieran deituko du Enplegu Publikorako Eskaintza, eta bertan zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egun eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako EPE honetarako garrantzizko gainerako informazio guztia.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak