Eu

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak sektorean energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa sustatzearen aldeko konpromisoa berritu du

2018.eko azaroak 23
  • Gaur goizean Donostian iraunkortasun eta adimen turistikoaren gainean ospatutako jardunaldian sinatu da, hain zuzen ere, konpromisoa.

Basquetour-eko zuzendaria den Harkaitz Millánek parte hartu du gaur goizean iraunkortasun eta adimen turistikoaren gainean ospatutako jardunaldian, Donostiako Miramar Jauregian.

Turismo Sailak, Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta EVE eta IHOBEren laguntzarekin antolatutako jardunaldiaren helburua izan da, hain zuzen, euskal turismo-sektoreari ekonomia zirkularrarekin, energia-trantsizioarekin, irisgarritasunarekin eta adimen turistikoarekin zerikusi duten berrikuntzak azaltzea.

Ekitaldian, Basquetour eta EVEk euskal turismo-sektorean energiaren eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko hitzarmena berritu dute, 2019. urterako. 2015etik urtero berritzen ari den hitzarmena da hau, Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020an eta Euskadiko Energia Estrategia 2030ean (3E-2030) kokatzen diren helburuak lortzea xede. Hitzarmenak hainbat proiektu egiteko asmoa dauka, besteak beste: energia eraginkortasuneko egiaztagiriak egitea, Euskadin Europako Etiketa Ekologikoa ostatuetan eta IHOBEren laguntzarekin suspertzea, turismo-sektorerako energiaren eraginkortasunerako gida bat egitea, eta sektorea sentsibilizatzeko eta informazioa emateko ekintzak garatzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak