Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan gidari eta guztiko alokairu-ibilgailuetarako derrigorrezko identifikazio bereizgarriak arautzeko xedapen orokorra egin aurretiko kontsulta izapidea betetzeko. Ondorioak

2018.eko azaroak 26

Arau proiektuaren helburua gidari eta guztiko alokairu-ibilgailuen kanpoko identifikazio eza konpontzea da, era horretan zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak eta sektorearen gardentasuna bultzatuko direlarik. Halaber, horrek erraztuko du ibilgailuen ikuskapena eta kontrola eta egiaztatu ahal izango da iharduera burutzen ari dela indarrean dagoen araudia betez.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau