Eu

Arantxa Tapia: “2019ko aurrekontuetan 205 milioi euroko laguntzak aurreikusi dira I+G+b arlorako eta digitalizaziorako”

2018.eko azaroak 26
  • Basque Industry 4.0 programak hainbat eragile bildu ditu gaur Bilbon: 2.500 partaide baino gehiago, 96 hizlari, mahainguru, hitzaldi eta tailerretan, eta 14 herrialdetako eta 12 autonomia-erkidegotako 131 enpresa, erakusketa-gunean
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak antolatu du ekitaldia, SPRI Taldearen bidez, enpresa, kluster, teknologia-zentro eta unibertsitateekin elkarlanean.
  • Ekitaldiak duen garrantziaren adierazle Europako Batzordearen espezializazio adimenduneko hiru plataformen lehen bilera bateratua egingo da Euskadin

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak gaur iragarri duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontuetan %6ko hazkundea aurreikusten da I+G+b arloko laguntzetarako, eta enpresen digitalizazio-programetarako. Guztira 205 milioi euro bideratuko dira laguntza horietan. Tapiak oroitu du aurreikuspen hori betetzeko, kontu publikoek behar besteko babesa lortu behar dutela Eusko Legebiltzarrean; izan ere, aurrekontuetan luzapenen bat gertatzen bada, zenbateko hori 192 milioi eurotara mugatuta geratuko da.

Basque Industry 4.0-The Meeting Point jardunaldiaren 5. edizioaren irekiera ekitaldian egin ditu Tapiak adierazpen horiek. Aurten, 2.000 eragile baino gehiago bildu dira Euskadiko 4.0 Industriarekin loturiko topaketan: enpresa eta industria munduko kideak, teknologia-zentroetako, klusterretako eta unibertsitateetako ordezkariak...

SPRI Taldeak antolatutako Basque Industry 4.0 topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian izan da aurten. Osotara, 96 hizlarik hartu dute parte hitzaldi, tailer eta mahainguruetan, eta 131 enpresak eta startup-ek erakutsi dituzte beren berrikuntzak eta produktuak erakusketa-gunean. Guztira, 14 herrialdetako eta 12 autonomia-erkidegotako ordezkariak elkartu dira Bilbon, laugarren industria-iraultzari buruz eta informazioaren teknologia berriak ekoizpen-prozesuetan txertatzeari buruz eztabaidatzeko. 31 hitzaldi, mahainguru, erakustaldi eta tailer esperimental izan dira etorkizunean indarrean izango diren teknologia horiei guztiei buruz.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak adierazi du Basque Industry 4.0 estrategia duela sei urte jaio zela eta “abiadura geldiezinean" ari dela urratsak ematen. Orobat, uste sendoa agertu du erakunde, industria-sektore eta tamaina desberdinetako konpainien elkarlanari esker, Laugarren Industria Iraultza honekin bat egiteko zailtasunak dituzten enpresak ere ez direla programatik kanpoan geratuko.

Arantxa Tapiak berariazko hainbat ekimen eta neurri iragarri ditu datorren urtean Euskadin 4.0 industria sendotzeko. Besteak beste, honako hauek: Renove programaren edizio berri bat, aktiboak eskuratzeko; laguntza handiagoak zibersegurtasunean eta digitalizazioan; estrategien analisirako Haziinova programa berritzailea ETE-ei zuzendua; eta BIND 4.0 azeleratzailea sektore berrietara hedatzea, hala nola elikadura eta gastronomiaren sektoreetara.

Kanpoko herrialdeetako bisitarien artean, nabarmentzekoa izan da Marco Taisch Milango Politeknikoko irakaslearen sarrerako hitzaldia. 4.0 Industriako berrikuntza teknologikoak errentagarri egiteko moduei buruz aritu da Taisch. 2002. urtetik, Etorkizuneko fabriken ikerketarako Europako Elkartean (EFFRA) dihardu Taischek, eta haientzat mapa teknologikoak eta produkzio-sistemei buruzko prospektiba teknologikoko analisiak egin izan ditu.

Urte gutxitan, ekitaldiak entzute handia lortu du nazioartean, eta, horren adierazle, Europar Batzordeak hitzordu garrantzitsua finkatu du aurtengo egutegian: espezializazio adimenduneko hiru plataformen (S3Platforms) lehen bilera bateratua, hain zuzen. Bilera hori bihar asteartea, hilak 27, eta etzi, hilak 28, izango da leku berean. 4.0 Industriako Europako aditu nagusietako batek, Slawomir Tokarsik, emango du Kongresuko hitzaldietako bat. Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendaria (DG GROW) da Tokarsi. Batzordeak berak esteka bat egokitu du bere webgunean, Basque Industry 4.0 ekimenean parte hartzera gonbidatzeko.

Bilbora etorri dira propio Europako Batzordeko lau zuzendari nagusi, baita industria-modernizazioari, energiari eta nekazaritzako elikagaiei buruzko plataformetan parte hartzen duten 120 eskualdetako 200 ordezkari baino gehiago ere. Junto a ellos, altos funcionarios de las distintas Direcciones Generales de la Comisión Europea que trabajan en el desarrollo de estrategias de especialización inteligente (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI y JRC) y expertos temáticos.

Urtero bezala, Kongresuak, osoko sesio, mahai inguru, txosten, sesio paralelo, 4.0 teknologiak ematen dituzten enpresei dedikatutako erakustokiez, baita 4.0 industriarako soluzioen “gramifikazioari” eta startup-en azeleragailua den Bind 4.0-ari arreta berezia eskainiko dioten tailer eta esperientzia txoko batez ere osatutako egitarau kontzentratu bat izango du. Guztira. 2.000 parte-hartzaile baino gehiago, 60 txostengile 30 hitzaldi baino gehiagotan eta euren berrikuntzak aurkeztuko dituzten erakustoki propioa izango duten 135 enpresa, marka guztiak hautsiz. Erakusketako enpresak

Euskadiko enpresariek 4.0 Industriaren 8 sektore garrantzitsuetako aplikazio kasuak erakutsiko dituzte: Aeronautika, Elikadura, Automobilgintza, Eraikuntza, Energia, Makina- Erreminta, Mugikortasuna eta Logistika, TEIC eta Aurreratutako Zerbitzuak, eta, horrez gain 12 erakusketa izango dira 4.0 Industriarako 12 soluzio teknologikoen inguruan; aurkezpen horiek hauetan oinarrituko dira: Industria Datuen Analitika (Big Data), Industria Zibersegurtasuna, Cloud Computing, Fabrikazio aditiboa, Gizakia- Makina areagotutako interfazeak, Errealitate birtuala eta areagotutako errealitatea, Robotika kolaboratiboa, Sentsorikoa eta Sistema Ziberfisikoak (CPS).

Ekintzailetza teknologikoak gainera, BIND 4.0 programako industrien eta startup-en arteko lankidetza proiektuetako aurrerapausoen aurkezpenera dedikatutako berezko espazioa izango du Basque Industry 4.0-ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak