Berriak Osasuna
Eu

Erantzuna Gurutzetako unibertsitate-ospitaleko erditze-unitateko erizaintza-laguntzaileen murrizketari eta lanpostuak kentzeari buruz sindikatuek egindako salaketari

2018.eko azaroak 23

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sindikatuek bidalitako prentsa-oharrari erantzuteko, Ospitaleko Zuzendaritzak bere desadostasuna adierazi nahi du baieztapen horiei dagokienez. Gure ustez, gure osasun-zentroan erditzen diren emakumeei ematen zaien arretak kalitatezko eta segurtasuneko estandar altuak betetzen ditu, eta adierazi nahi dugu berregituraketak ez duela, inondik inora, ematen dugun asistentzia sanitarioa okertzen. 

 

  • Erditze Unitatean erizaintzako 6 laguntzaile gutxiago egoteari dagokionez, hau adierazi nahi dugu:
  1. Azken bi urteetan, erditze kopuruak % 26 egin du behera.
  2. Azken bi urteetan, erditzearen konplexutasun-maila berbera da; izan ere, zesarea kopurua egonkor mantendu da (% 13), eta erditzera etortzen den emakumearen profila ez da aldatu eta antzeko komorbilitatea aurkezten du.
  3. Berregitura horrekin, erizaintzako laguntzaileen presentzia fisikoa txanda bakoitzean ez da gutxiagotzen Erditze Unitatean; izan ere, azkenaldian zazpi erizaintzako laguntzailek ematen zuten zerbitzua, eta ez zortzik.
  • Lanpostuak kentzeari dagokionez, argitu beharra dago Urdulizko Ospitaleak –jada bere ahalmen guztian lanean– orain arte gure erreferentziazko biztanleriaren zati handi bat izan denari emango diola zerbitzua: Uribe eskualdeko udalerrietako 175.000 biztanle ingururi. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 150 langileko ekarpena egingo du giza baliabideei dagokienez; langile horiek orain arte paziente horiek artatzen zituzten Gurutzetan eta Areetako, Mungiako eta beste leku batzuetako osasun-zentroetan, eta, hain zuzen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearenak izateari utzi eta Urdulizko Ospitalearenak izatera igaroko dira.

Gure erakundearen betebeharretako bat gizarteak gure esku uzten dituen baliabideak unean uneko premia asistentzialetara egokitzea da. Horrez gain, helburua herritarrei ahalik asistentzia onena eskaintzea da beti.

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Zuzendaritza

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau