Eu

Artolazabal: “Gurasotasun positiborako eta erantzunkidetasunerako sentsibilizazioa dela eta, berbideratu egin dira laguntzak, ugalketa-eginkizunak emakumeen lan-karga bakarrik ez izateko”

2018.eko azaroak 23
  • Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak berdintasunerako garatzen dituen programa eta ekimenak azaldu ditu

 

VG 2018 11 23

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak "gurasotasun positiboaren eta erantzunkidetasunaren sentsibilizazioa eta kontzientziazioa laguntzen berrorientazioan” sartu ditu, “ugalketa-eginkizunak emakumeen lan-karga bakarrik ez izateko”.

 

“Espero dugu, datorren urteko udazkenean haurdun geratzen ez den gurasoarentzako eszedentziak babesteko abian jarri ahalko dugun prestazio ekonomikoaren bidez, gizonen inplikazioa bultzatzea familiek datozen urteotan izango dituzten zaintza-eginkizunetan”, esan du gaur goizean Artolazabalek, Eusko Legebiltzarrean.

 

Artolazabalek berretsi egin du “Eusko Jaurlaritzak berdintasun errealarekin eta aurrekontu-baliabideekin eta giza baliabideekin eta teknikoekin duen konpromisoa; izan ere, beharren jakitun gaude eta beharrekin bat dihardugu”. Enpleguaren munduan emakumeen egoera hobetzeko lanean ari gara, eta berdintasuna lortzeko eginkizuna gizarte osoaren artean lortu beharreko helburua da”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau esan du: “Euskadik giza garapenaren indize altua du, munduan zortzigarren lekuan dago. Hala ere, nahiz eta garapen-maila altua izan, gure herrialdean oraindik emakume eta gizonen arteko desberdintasunak badirau, eta oraindik benetako berdintasuna lortzeko asko geratzen zaigu. Europar Batasunaren gizon eta emakumeen arteko azken desberdintasun-indizean, Euskadi bederatzigarren postuan egon da, Batasunaren iparraldeko herrialdeen, Herbeheeren, Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Belgikaren ondoren”.

 

Berdintasun Plana

Artolazabalek gogorarazi du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bere Berdintasun Plana diseinatu duela, “Emakunderen VII. Planarekin bat etorriz”, eta, esan duenez, “laster Plan berria onetsiko dugu, eta Plan horrek berdintasun-politikan Sailetik sustatuko diren jarraibideak jasoko ditu. Legegintzaldi honetarako Gobernu-programan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkion 60 ekimen zehazten dira, eta, horietatik, 35 nabarmendu behar dira, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzen dutelako”.   

 

Emakumeen jarduera-tasa gizonezkoen jarduera-tasatik ehuneko 11 puntu beherago dago. Emakumeen okupazio-tasa areagotu egin da, azken 25 urteotan; lehen % 27,1ekoa zen eta, orain, % 44,3koa (ehuneko 17,2 puntu). Emakumeek okupazioan duten partaidetzaren bilakaera dela eta, azken 10 urteotan % 43,1etik % 47,2ra egin du gora, alegia, 4,1 puntu gora. Beste kontu bat da sexu batek eta besteak enpleguan dituen baldintzak; izan ere, emakumeetan denbora partzialeko eta iraupen mugatuko enpleguaren ehunekoa askoz ere altuagoa da.

 

Denbora partzialeko lanaren tasa jaisten ari da eta, BAIk argitaratutako ezegonkortasun-adierazlean, Euskadik % 44,9 erregistratzen du 2018ko bigarren hiruhilekoan: 5,7 puntu gutxiago 2017ko laugarren hiruhilekoan baino eta 8,4 puntu gutxiago 2016ko laugarren hiruhilekoan baino. EAEn erregistratutako tasa Estatuko tasaren azpitik dago.

 

“Legegintzaldi honetarako gobernuaren programan 35 ekimen nabarmentzen dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeagatik. Ez dugu ahaztu behar Gobernuko sail bakoitzaren aurrekontuak egiteko genero-ikuspegia hartzen dela kontuan. 3 eskumen ditugu arlo horretan: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa, Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Informazioa eta Arreta emateko Zerbitzu Espezializatua (SATEVI), 24 ordukoa, eta Genero-indarkeriaren arloko baliabideen kudeaketa integratua, aholkularitza- eta informazio-zerbitzua”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuaren hitzen arabera: “emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko borroka egiten duten proiektuei ematen dizkiegu diru-laguntzak. 2017an, ehun eta berrogei mila euro bideratu genituen 9 proiektu bultzatzera. Genero-ikuspegiak dituzten neurriak garatzen ditugu Enplegu Planean, Gazteplanean, Inklusio Planean edo Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan, esaterako, genero-ikuspegitik gizarte-zerbitzuen euskal sistemara jotzeko azterlanean islatu dugun ekintza bat jaso da. 2019an, hura osatzeko, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sarbidearen eta erabileraren ikerketa egingo dugu, genero-ikuspegiarekin”.

 

Soldata-arraila

“Gainera –esan du–, elkarlanean ari gara, lan-eremuan gizon eta emakumeen artean dagoen arraila murriztea helburu duen erakundeen arteko plana zehazten eta abian jartzen. Soldata-arrailaren aurka egiteko dugun talka-planak honako hauek jaso ditu: ETEentzako laguntza-programa, soldata-arraila diagnostikatzeko eta hura murrizteko neurriak ezartzeko; kontziliazio erantzunkidearen eremuko ziurtapena eta egiaztapena; enpresetan kontziliazio erantzunkiderako jardunbide egokien programa pilotua; eta azterlanak egiteko eta ETEetan kontziliazio erantzunkideko programak ezartzen laguntzeko diru-laguntza berezien ildo bat”.

 

Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “kontziliazioaren eremuan, aurrekontuen proiekturako, Estatuan aitzindaria den neurria aurkeztu dugu: 19 milioi euro baino gehiago, haurdun ez dauden gurasoentzako baimenak finantzatzeko. Baita 2019rako programa berria ere, desabantailan dauden kolektiboak kontratatzen laguntzekoa, 700.000 euro baino gehiagokoa, eta desabantailan dauden kolektiboei enplegu-aukerak ekarriko dizkieten proiektu berezietara bideratuko den milioi bat

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak