Eu

Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburua

2018.eko azaroak 26

“Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburua” proiektua, gaur arratsaldean Europa jauregian publikoki aurkeztuko dena, azaldu die hedabideei Turismo eta Ostalaritzako Zuzendari Maider Etxebarriak.

Kirol elkarteak eta federazioak, kirolariak, hedabide espezializatuak, kirol ekitaldien antolatzaileak, klubak eta erakunde pribatuak bertaratuko dira ekitaldira.

“Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburua” proiektua azaldu die hedabideei Turismo eta Ostalaritzako Zuzendari Maider Etxebarriak, Martín Fiz eta Elena Loyo atletekin batera. Ekimen hau Europa jauregian aurkeztuko da gaur 19:00etan, besteren artean, kirol elkarte eta federazio, kirolari, hedabide espezializatu, kirol ekitaldien antolatzaile, klub eta erakunde pribatu ugariren aurrean.

Proiektua www.vitoriagasteizsports.com plataformaren sorkuntzan dago oinarritua. Vitoria-Gasteiz hiriak egunero erakusten du kirolak adierazten dituen balioekin duen lotura, lehen mailako ekipamendu-sare bati, kirolak hirian irmotuta dituen sustraiei, kirola praktikatzeko ingurune naturalera eta hiriko guneetara egokitu den moduari, eta kirolaren arloan dituen hainbat erreferenteri esker ‒kirol erakundeak, ekitaldiak eta eliteko kirolariak‒.

“Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburua” proiektuaren asmoa da hiria kirolaren lurralde gisa irmotzea, kirol praktikarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako helmuga turistiko gisa. Proiektu honen bidez, Vitoria-Gasteiz hiriak dituen ezaugarriak indartu nahi dira, guztiontzako ‒bisitariak barne‒ kirolaren hiria den aldetik, baita tresna komertzial bat definitu ere, kirolaren arloan hiria kanpoaldean sustatzeko asmoz.

Plataformaren sorkuntzak Vitoria-Gasteizen dagoen eskaintza osatua aurkezteko balio du, alderdi hauei dagokienez: kirola, ekitaldiak, ekipamenduak eta ingurune naturala; eta, gainera, nabarmendu egiten du tokiko kirolarien, kirol egokituaren, osasunaren eta kirolaren… balioa.

Turismoko zuzendariak azaldu duenez, “Eusko Jaurlaritzak etorkizunean behar diren baliabideak bermatuko ditu, baina proiektu kolektibo bat izaten jarraituko du, kirolarien iritzia aintzat hartzen jarraituko dugu, enpresa turistikoei elkarlanean aritzeko eskatuko diegu, Klubei eta kirolariei iritzia emateko eskatuko diegu”.

“Konbentzituta nago proiektu honekin turista gehiago hartuko dituela Gasteizek” jarraitu du esanez Etxebarriak, “edo, kirol ekitaldi gehiagori egingo die harrera eta familiarteko kirol turismoari bide eman eta gure enpresa turistikoei lagundu egingo die turismoaren eta kirolaren arloetako produktu berriak merkaturatzen”.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Martín Fiz; Elena Loyo