Eu

Artolazabalek enpresak “lan- eta familia-bizitza uztartzeko protokoloak ezartzera” animatu ditu, “horrek plantillaren konfiantza areagotzen duelako eta, ondorioz, onura orokorra handiagoa delako”

2018.eko azaroak 22

 

  • i3S ingeniaritza aitzindaria kontziliazio-neurrien sustapenean
  • Aurten, 30 euskal enpresa plan pilotu batean parte hartzen ari dira
  • “Pertsona bakoitzaren gogobetetasunaz gainera, absentismoa murrizten da, talentua zaindu eta plantillak enpresarengan duen konfiantza areagotzen da”

Bilbo, 2018 11 22

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, euskal enpresak animatu ditu “lan- eta familia-bizitza uztartzeko neurriak eta protokoloak ezartzera, horrek onura orokorra ekarriko duela aintzat hartuta; izan ere, pertsona bakoitzaren gogobetetasunaz gainera, absentismoa murrizten da, talentua zaindu eta plantillak enpresarengan duen konfiantza areagotzen da”.

 Beatriz Artolazabal “i3s” ingeniaritzaren lokal berrien inaugurazioan egon da, Bilbon; enpresa aitzindaria da lan- eta familia-bizitza uztartzeko neurrien sustapenean. Andoni Aranzamendi i3s enpresako zuzendariarekin batera, sailburuak esan du ziur dagoela “aurten Eusko Jaurlaritzak sustatutako plan pilotu berrian parte hartzen ari diren hogeita hamar enpresak jarraitzen ari diren kontziliazioaren arloko protokoloen bitartez, hobetu egiten dela lan-giroa eta produktibitatea areagotu”.

 “Eskerrik asko eredugarri izateagatik; duela urtebete 3 izan zineten eta, aurten, 30. Laster euskal enpresa ugari ikusiko dugu lana, norberaren bizitza eta familia uztartzeko protokoloak ezartzen. Horrela, Europako lan-ildo onenean gaudela uste dut”, esan dio Artolazabalek i3Sko plantillari.

i3S, Zubiplast eta Sidelan izan ziren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak lana, norberaren bizitza eta familia erantzunkidetasunez uztartzeko sustatu zuen programan parte hartu zuten hiru euskal enpresak, bat lurralde bakoitzeko; programa horren ondoren, antzeko beste ekimen bat jarri da abian, 30 enpresarekin, 10 lurralde bakoitzeko, jarduera-sektore guztietakoak.

Plangintza

“Eusko Jaurlaritzan lana, norberaren bizitza eta familia uztartzeko neurriak ezartzeko banako laguntza-prozesuak planifikatzen laguntzen dugu, aurretik i3Srekin egin genuen bezala.  Helburua kontziliazio erantzunkidea da. Aldaketa-garaian gaude, ekoizpen- eta ekonomia-aurrerapeneko garaian, enpresen eraldaketaren, digitalizazioaren eta teknologia berriak sartzeko garaian, eta horrek guztiak pertsonen bizi-baldintzen hobekuntza ekarri behar du, eta gizarte kohesionatuagoa eta jasangarriagoa garatzea ekarri behar du”, esan du sailburuak.

Artolazabalen iritziz, “aurrerapen teknologikoa eta gure gizartearen jasangarritasuna uztartu behar dira; izan ere, etorkizunari zabalik dagoen Europako gizarte modernoa zehazten duten oinarri humanistak ezarri behar dira. Lana, norberaren bizitza eta familia uztartzeko politika publikoak ari gara garatzen, enplegutik, gizon eta emakumeen berdintasunetik, familia-politikatik eta gizarte-inklusiotik, Familiaren eta Haurren aldeko Itunean jaso denez; izan ere, familiek emango diote Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen etorkizunari euskarria, eta horiek garatuko eta bermatuko dute etorkizun hori".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Aranzamendi