Berriak Lehendakaritza
Eu

Kolonbiako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du "Learning tour 2018" ekimenaren barruan

2018.eko azaroak 22
  • Learning Tour programaren laugarren edizioa da, eta kanpoko pertsona ospetsuei Euskadiko gauza bereizgarri eta berezienak erakustea du helburu
  • Kolonbiako eragin handiko 9 lagun iritsiko dira igandean (azaroak 25) Euskadira, eta bertako ezaugarri sozial, ekonomiko eta kulturalak ezagutuko dituzte azaroaren 29ra arte

Kolonbiako ordezkaritza bat Euskadira etorriko da Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen "Euskadi Learning Tour 2018" ekimenaren laugarren edizioan, haren Euskadi Basque Country 2020 Nazioartekotze Estrategiaren baitan. Euskal gizartearen errealitatea ezagutu dezaten kanpoko pertsona ospetsuekin harremanak bultzatzea du helburu ekimen honek.

Ekimen honen laugarren edizioa da; kanpoko pertsona ospetsuei Euskadiren gauza bereizgarri eta berezienak erakusteko aukera paregabea. Oraingo honetan, Lehendakaritzak gonbidatu du, azaroaren 25etik 29ra bitarteko astean, Kolonbiako ordezkaritza bat, Caldas-ko gobernadorea buru duela; erakundeetan, politikan, ekonomian eta enpresan, Unibertsitatean eta hedabideetan erantzukizuneko karguak betetzen dituzten ordezkari garrantzitsuez lagunduta.

  1. Guido Echeverri Piedrahita, Caldasko gobernadorea.
  2. Jorge Eduardo Londoño Ulloa, Errepublikako senataria.
  3. Enrique Cabrales Baquero, Ganberaren ordezkaria Bogotan.
  4. Erasmo Elías Zuleta, Ganberaren ordezkaria Kordoban.
  5. Jorge Humberto Pelaez Piedrahita, Pontificia Universidad Javeriana-ko errektorea.
  6. Bruce Mac Master Rojas, Kolonbiako Enpresaburuen Elkarte Nazionaleko presidentea.
  7. Mónica de Greiff Lindo, Merkataritza Ganberako presidentea Bogotan.
  8. Ricardo Ávila, Portafolio ekonomia-egunkariko zuzendaria.
  9. Erika Fontalvo, kazetaria, Hoy por Hoy (Radio Caracol) eta Opina Bogota (Canal Capital).
  10. Rafa Kutz, Euskadiko ordezkaria Txilen, Perun eta Kolonbian.

 

Agenda

Ordezkaritzak agenda zabala izango du, eta, horren bidez, euskal erakundeak eta autogobernu-sistema berezia ezagutu ahal izango ditu; baita Euskadiko garapen ekonomiko-produktiboaren eta berrikuntzakoaren eredua, hiri-birsorkuntza eta ondare kulturala eta gastronomikoa ere. Ordezkaritzak Euskadiren irudi globala eraman dezan da helburua.

Kolonbia, lehentasunezko herrialdea

Kasu honetan herrialde gonbidatua Kolonbia da, Euskadi Basque Country 2018-2020 Estrategian lehentasunezkotzat sailkatua. Eusko Jaurlaritzak herrialde horren aldeko apustu argia egin du. Haren ordezkaritzak, ordezkaritza-lana egiteaz gainera, bi herrien arteko lotura instituzionalak, enpresakoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak babestu eta indartzen ditu. Ildo horretatik, Cundinamarca-ko departamentuarekin lankidetza-memorandum bat sinatu du Eusko Jaurlaritzak. Urteak dira Euskadik Kolonbiarekin harremanak dituela. Bertan, oso euskal diaspora garrantzitsua dago. Gainera, Kolonbian euskal enpresen presentzia ugaria da eta Latinoamerikan interes gehien pizten duen merkatuetakoa da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak