Berriak Lehendakaritza

Metroa Basaurira iritsi da

2011-02-28

Basauriko 27.500 biztanleek Arizko geltokia hamar minutura dute

Gaur Basauriko lehenengo metro geltokia martxan jarri da, Ariz-Basauri bide-zatiaren lehenengo kilometroa, Arizko geltokia barne. Urte amaieran 2. linea osatuko da alde honetatik, Basauri geltokia sartuta. Honek bi sarbide izango ditu, bata Bidasoa kaletik eta bestea, Basozelai kaletik. Honez gain, Gipuzkoa kalean igogailu bikoitza kokatuko da. Basauriko biztanleek metroa dute dagoeneko.

Gaur goizean, Ariz geltokia inauguratu dute eta bezeroen sarrerari hasiera eman zaio. Patxi López lehendakaria, metroak herria “demografikoki foko erkargarri” bihurtuko duelakoan dago. Gainera, “pertsonak elkartuko ditu eta pertsona hauen bizi-kalikatea hobetuko du”. Lehendakariak adierazi du, urte askoren ostean, “Basauri geltoki berria Bizkaiko garraioen funtsezko azpiegitura da eta, beraz, Euskadin oinarrizkoa da. Sistema azkar, eroso eta eraginkor honek Basauri Bizkaira hurbiltzen du”.

Lehendakariaz gain, erakunde ezberdinetako agintariak izan dira Basauriko Ariz geltokiaren inaugurazioan, esaterako, Ernesto Gasco, Metroaren presidentea, Loly de Juan, Basauriko alkatea edota José Luis Bilbao, Foru Aldundiko ahaldun nagusia. Hau herriaren metroa eramaten duen lehena da. Urtearen amaieran, bigarren geltokiak, Basauri delakoak, metroaren iritsiera beteko du.

Obra honen 74 milioi euroko inbertsioa behar izan du, eta lehendakariaren esanetan, “gastutzat jo beharrean inbertsiotzat jotzen dugu”. Honez gain gogorarazi du “obraren % 90 euskal enpresek burutu dutela”. Lehendakariak, horrela, “enplegu eta aberastasuna” sortzen ditu. Proiektu hau “ezinezkoa” izango litzateke “inbertsio publikorik gabe, administrazioen akordiorik gabe”. Beraz, “talde” izaera azpimarratu du. Lehendakariak eraginkortasunarekiko konpromisoari ere garrantzia ere eman dio: “Zerbitzuen alde aurrera goaz, hedatzen jarraitzen dugu, denok batera, eta eraginkortasunaren alde lanean jarraitzen dugu.”

Arizko geltokia

Ariz geltokiak sarbide bi ditu kanpoko aldetik, eta horietan eskailera mekanikoak daude tunel-zuloaren alde bietara lotuta, bat Valentzia kalean, eta bestea Kale Nagusian. Azken sarbide horrek igogailua dauka mugikortasun urriko erabiltzaileentzat.

Basauriko geltokia urte amaierako zabaltzea espero da, eta hiru sarbide izango ditu tunel-zuloko buru-hormetara lotuta. Lehenengoa Basozelai kalean dago, udaletxearen ondoan, eta eskailera mekanikoak ditu. Bigarrena Bidasoa kalean dago, eta mailen arteko tartea txikia denez, pasabide mugikorrak instalatu dira; hirugarren sarbideak igogailu bikoitza du eta Gipuzkoa kalean dago.

Geltoki biak martxan jartzen direnean, Basauriko ia biztanle guztiek (43.000 pertsonak) metroko sarbideren bat izango dute, oinez joanda, 10 minutu baino gutxiagora. Basauritarrak 7 minututan helduko dira Abandora, 11 minututan San Mamesera eta 20 minututan Gurutzetara.

 

Iruzkin bat
  • 2011-02-28

    AriZorionak!!!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)