Eu

Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak parte hartu dute ‘Nola ekidin indarkeria kirolean’ jardunaldian

2018.eko azaroak 20

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak parte hartu dute ‘Nola ekidin indarkeria kirolean’ jardunaldian, Euskadiko Artxibo  Historikoan. Jardunaldia kirolaren segurtasunean maila profesional eta amateur-ean egindako lana ezagutzera emateko egin da, Kirolaren Euskal Eskolaren ekimenez.

Jardunaldian Paulo Gomes Europako Kontseiluko kideak estatu kideen giza eskubideak bermatzeko egiten duten lana azaldu du, nabarmenduz kirolaren arloan egiten dutena. Halaber, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakasleak diren Juan Aldaz Arregik eta Marian Ispizua Uribarrik hilabete hauetan egindako lana azaldu dute, bai gure inguruan kirolari lotutako indarkeria aztertze aldera, bai kirol profesional eta amateurretako lan taldeen ondorioak ere. Aipatu dutenez, indarkeriaren onarpena bereziki hedatuta dago futbolean eta horrek erakusten du hezkuntza mailan lan handia dagoela egiteko.

Azkenik, aipatu behar da prozesu hau oso baliagarria izan dela abian jartzeko lan bat helburu izango duena kirol munduan dagoen indarkeriaren aurka egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak