Eu

Jock Zonfrillo sukaldari eskoziarra Euskadira iritsi da bihar Basque Culinary World Prize saria jasotzeko

2018.eko azaroak 21

Gaur goizean Basque Culinary World Prize 2018ko irabazlea, Jock Zonfrillo sukaldari eskoziarra, aurkeztu da Donostian komunikabideen aurrean. Bihar 20:30etan Victoria Eugenia antzerkian ospatuko den ekitaldian saria emango zaio.

Basque Culinary World Prize berdinik gabeko sari globala Eusko Jaurlaritzak, Euskadi-Basque Country estrategia integralaren barruan, eta gastronomiaren arloan nagusi den Basque Culinary Center erakunde akademikoak ematen dute. Hainbat alorretan ekimen eraldatzaileak dituzten chefen lana aitortzen du, hala nola berrikuntzan, teknologian, hezkuntzan, ingurumenean, osasunean, elikagaien industrian eta garapen sozial eta ekonomikoan, besteak beste.

Horri dagokionez, Zock Zonfrillo nabarmendu da Australiako herri natiboen kulturaren alde egin duen lanagatik eta aborigenen sukaldaritzaren tradizioa babesteko egindakoagatik. 2000. urtean Australiara joan zen bizitzera eta han antzinako ehunka komunitate bisitatu ditu, bere osagaien jatorriak eta bere esanahi kulturala ulertzeko. Sukaldariak plataforma bat eskaintzen du, Adelaidan duen Orana jatetxe ospetsuaren kartan, eta aborigenen tradizio kulturalak publiko zabalago batengana hurbildu ditu Nomad Chefen moduko programen bitartez. Jock Zonfrillo k 100.000 euro jasoko ditu berak hautatutako proiektu batera bideratzeko, sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea islatzen duen proiektu batera, alegia.

BCWPen irabazlea eta euskal komunikabideen arteko topaketan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusiak, Joxe Mari Aizegak, parte hartu dute.

Oroz sailburuordeak saria nabarmendu du, gastronomiatik mundu mailara iristeko aukera den heinean. ”Sari honen asmoa da lortzea euskal gizarteak partekatzen dituen balioak, hala nola esfortzuaren kultura, konpromisoa, hobera egiteko gaitasuna, eraldaketarako bokazioa eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna Euskadiren irudiari lotuta egotea eta gure aurkezpen txartela izatea nazioartean”, esan du.

Euskadin, elikaduraren eta gastronomiaren eremua oso-oso erakargarria da eta gure nortasunaren bereizgarrietako bat da, bai gure mugen barruan, bai munduaren gainerakoan. “Sektore garrantzitsuenetako bat moduan finkatu da, non Euskadik garatzeko eta berritzeko aukera duen, eta Eusko Jaurlaritza, GEPEren bitartez, sektore hori garatzen ari da orientabide berri batekin, elikaduraren Balio Katearen maila guztiak bilduta eta gastronomia sartuta, bestela ezin eta” – gaineratu du Orozek

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Joxe Mari Aizega, director general del Basque Culinary Center