Berriak
Eu

Gaiker-IK4, enpresa ertainaren kategorian sarituta

2011.eko martxoak 07

Gaiker-IK4 teknologia zentroa Espainiako 2010eko Europako Ingurumen Kudeaketa eta Aholkularitza Sisteman (EMAS) erregistratuta dagoen erakunderik onena izendatu du Ingurumen, Landagune eta Itsas-iguruetako Ministerioak, enpresa ertainaren kategorian. Hala ere, Europako EMAS sarien finalean egon da ingurumen kudeaketa bikaina egiteagatik

Gaiker-Ik4 Fundazioa Europako 2010eko Europako Ingurumen Kudeaketa eta Aholkularitza Sisteman (EMAS) erregistratuta dagoen erakunderik onena izendatu du MARMek, enpresa ertainaren kategorian. Aintzat hartze honen bitartez, EMAS sarien finalean parte hartzeko hautatu zuen Espainiako Ingurumen, Landagune eta Itsas-inguruetako Ministerioak 1.000 hautagai baino gehiagoren artean. Baliabide kudeaketa eraginkorrak eta ingurunearekiko konpromisoak kokatu dute Gaiker-IK4 Europako Ingurumen Kudeaketa eta Aholkularitza Sistemari (EMAS) atxikitako Europako 42 erakunde bikainenen artean 2010ean.

Gaiker-IK4 hautatu zuten EAEren ordezkari gisa EMAS sarien Espainiako atalean erkidegoko berrogeita hamar inguru erakunde artean. Bertan lortu zuen Europako finalerako txartela, Mahou, S.A. eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa erakundeekin batera.

EMAS III-k ezarritako betekizun berrietara egokitzeko prozesuari ekin ostean, Gaiker-IK4 teknologia zentroak, besteak beste, ingurumen adierazle egokiak zehazteko lanak egitea eta produktuaren diseinuari buruzko jardunbide egokien gida liburu sektorialak osatzea lehenetsi zituen.

Dena dela, Espainiako 2010eko EMAS erakunderik onena izatea zein Europako EMAS sarien finalista izatea, 2003an iraunkortasunarekiko hartutako konpromisoaren emaitza da, alegia, orduan lortutako ingurumen kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiriaren ondorena. Geroago, 2005ean, Bizkaiko enpresak EMAS erregistroaren inskripzioaren ziurtagiria lortu zuen.

Gaiker enpresa ekoeraginkorra

Ingurumen jarduerak bikaintasunera lerratzeko konpromisoa dela eta, Gaiker-IK4 enpresak 2010-2014 aldirako Ekoeraginkortasuna Euskadiko Enpresetan programarekin bat egin du. Ekimen hori duela gutxi jarri dute abian Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ihobe ingurumen jarduketarako sozietate publikoak.

2010-2014 aldirako Ekoeraginkortasuna Euskadiko Enpresetan programa ekimen aitzindaria da, EAEko enpresek beraiek azaldutako beharrari erantzutera datorrena, are lehiakorragoak izan daitezen. Programaren aurreikuspenen arabera, 2014rako 100.000 tona hondakin balorizatuko dira, 100.000 tona CO2 gutxiago isuri eta 200.000 tona lehengai gutxiago erabili.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan