Eu

Tapia: Trantsizio Ekologikoaren Legea Automobilgintza sektorearekin adostasunean egin behar da

2018.eko azaroak 21

Elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktoria saioan:

Gauzak egin daitezke legez edo dekretuz. Estatu osorako eta enpreseentzat inportanteak dira energiaren gaiak. Joko zelai batean jokatzen dute europarrek baino okerrago. Borondatea badago egin daiteke.

Beste kontu bat da legea. Sektorearekin kontatu behar da. Automozio sektorearekin aztertu behar da gaia;  auto elektriko horiek nora entxufatu, inbertsioak egin behar dira . Zama garraioek, itsasontziek gasa erabiliko dute. Nahiz eta legea ez egon lan hori aurreratuta egongo da.

Nik aipatu nuen asko zentratzen ari garela fosiletan, saiatu behar dugu isurketak ez egoten. Ados. C02 isurketak ez egotea nahi dugu. Isurketarik gabekoa, baina edozein teknologia izan daiteke. Dagoeneko gure errepideetan dauden autoen isurketa maila da zaharrak direlako. Zergatik ez horiek berritzeko politika bat egin. Preparatu automozio-sektorea eta ez subentzioekin. Egun batetik bestera ezin dira aldaketak egin

Ez ginen sartu epea egokia den ala ez eztabaidatzeko. C02 isurketa ez egoteko nola egingo dugu gure sektorea prestatzeko. Euskadin eragin handia izango du. Izugarrizko sektorea dugu. Zer berrikuntza sartu behar dira. Sare elektrikoa prestatu behar dugu. Nork fabrikatuko ditu bateriak. Metala berezia behar dute. Teknologia horri nola aurre egin... Ordenatu dezagun hau guztia eta segurtasuna eman.

C02rik diesel motorra aipatu zenuen. Nola da posible konbustioa C02 gabe?

Badago ikerketa bat lantzen diesel motorra C02 gabe. Zergatik diesel ez eta gasolina bai? Gasolina gehiago kontsumitzen dugu kilometroko eta horiek ere C02 botatzen dute. Kontuak ateratzean … kontutan izan dezagun C02

Euskal enpresak ari dira aurre egiteko moduan, gure enpresak ez dira fabrikatzaile baina hornitzaileak asko ditugu eta prestatzen ari dira. Bateriaren gaia oso inportantea da birziklatu egin behar da. Hori lantzen ari da baina denbora behar da.

Bestetik, auto elektrikoak besteak baino garestiagoak dira gaur egun. Gaitasuna duenak erosiko du baina gaitasun ekonomiko gutxiago duenak … hori kontutan izan behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Artola