Eu

Josu Erkorekak “Giza Eskubideak Ingurune Digitalean” adierazpenaren aurkezpenean parte hartu du

2018.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro Meritxell Batetek eta Deustuko Unibertsitsateko errektore José María GuibertekGiza Eskubideak Ingurune Digitalean” adierazpenaren aurkezpenean parte hartu dute. Ekitaldia gaur goizean izan da  Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan.  Adierazpena Deustuko Unibertsitateko diziplina ugariko adituek eta unibertsitatetik kanpoko adituek prestatu dute eta adierazi dutenez, aldaketa digitalak eta teknologien etenak eta horren eraginak beharrezko egin dute giza eskubideen laugarren belaunaldi bat aldarrikatzea. Helburua, pertsonen duintasuna eta osotasuna eta bere oinarrizko eskubideak aro digitalean babestea da.

Gaur aurkeztutako adierazpenak 17 eskubide biltzen ditu, tartean, interneten ahaztua izateko eskubidea, internetetik deskonektatzeko eskubidea, “ondare digitalerako” eskubidea, sarean adierazpen askatasuna izateko eskubidea edo sarean jabetza intelektuala izateko eskubidea.

Adierazpena hiru ikaslek, hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, irakurri dute. Ondoren, mahai ingurua egin da eta bertan parte hartu dute: honoris causa doktorea Deustuko Unibertsitatean eta etikan katedraduna Adela Cortinak; Bankiako zuzendari orokor eta kontseilari Antonio Ortegak; emakume teknologikoaren Ada Byron saria jaso duen Regina LLopis zientzialariak; Auzitegi Nazionaleko magistratu Eloy Velascok eta Deusto Bussiness Schooleko irakasle Iñaki Ortegak. Azken honek egin ditu moderatzaile lanak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren hitzaldia hemen eskuragarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)