Eu

Eusko Jaurlaritzak "pauso positibo" gisa baloratu du bi tren-linea eta AP-1 autobidearen azken tartea Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeko hasierako hitzarmena

2018.eko azaroak 20
  • Josu Erkorekak uste du, Espainiako gobernuarekin hitzarmena gauzatzen bada, Gernikako Estatutua osorik betetzeko bidean pauso bat izango dela 7 urteren ondoren
  • "Ulermen-giro hau transferentzia egutegia ixteko baliatzeko" gonbitea egiten du

Eusko Jaurlaritzak egiaztatu duenez, gaur Madrilen izandako "Transferentzien Batzorde Mistoaren Txosten Tekniko"rako bileran "hasierako hitzarmen" bat itxi da Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko hurrengo transferentziaren inguruan:

  • Armiñón eta Burgos arteko AP1 autobidearen zatia: 6 km-ko luzera da, 77,2 eta 83,2 kilometro-puntuen artean.
  • 08-782 Basurtoko ospitalea - Ariz trenbide-linea: 7,8 km dira.
  • 08-784 Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-linea: 5,7 km dira.

Bi gobernuen arteko negoziazioa desblokeatzea ahalbidetzen du "hasierako hitzarmen honek". Hemendik aurrera, talde teknikoek hitzarmenaren xehetasunak jasoko dituzten dokumentuak idatziko dituzte; "hasierako hitzarmen" hori baieztatu ahal izateko eta, lehenbailehen, "Transferentzien Batzorde Mistoa" deitu eta, horrela, bi transferentziak ofizialki gauzatzeko.

EUSKO JAURLARITZAREN BALORAZIOA

Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren hitzetan: "Espero dugunez, gaur adostutako hasierako hitzarmena idatziz islatzen bada, positiboa eta oso garrantzitsua izango litzateke, Gernikako Estatutua osorik betetzeko bidean pauso bat izango litzatekeelako".

Ildo horretatik, honako hau erantsi du: "Espero dugu hasierako hitzarmen honen ondoren beste hitzarmen batzuk etortzea, gauzatzeko dauden 37 transferentziak amaitzeko jomugara eramango gaituztenak. Garrantzitsua da ulermen-giro hau baliatzea, Eusko Legebiltzarrak eskatutakoaren ildotik, transferentzia guztien egutegia ixteko".

EUSKAL ORDEZKARITZA

Bilera Madrilen egin dute ia lau orduz. Eusko Jaurlaritzaren aldetik 6 lagun bertaratu dira:

  • Araubide Juridikoaren sailburuordea, Sabino Torre
  • Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Antonio Aiz
  • Ogasuneko sailburuordea, Itziar Agirre
  • Estatutuaren Garapenerako zuzendaria, Begoña Pérez de Eulate
  • Garraio Plangintzaren zuzendaria, Janire Bijueska
  • Euskotreneko zuzendari nagusia, Imanol Leza
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak