
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 21 ikertzaileren ikerketa-lana eta meritu zientifikoa eta teknologikoa aintzatetsi ditu
- Bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean eginiko lana aitortu da
- Omenaldia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzeko testuinguruan sartzen da; berrantolaketa-prozesua laster amaituko da eta, prozesuaren amaieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da
Ikerketako 21 profesionalek, gaur, merezitako omenaldia jaso dute. Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, jendaurrean aintzatetsi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) ikertzaileek bikaintasunean, espezializazioan eta merkatuarekiko hurbiltasunean egin duten lana.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu duen omenaldi-ekitaldiko buru izan da Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria, eta, bertan, teknologia-zentroek eta IKZek (ikerketa korporatiboko zentroak) beraiek hautatu dituzten ikertzaileei beren lana aintzatesteko diploma banatu zaie.
Lehendakariak, bere aldetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareak partekatutako ahalegina azpimarratu du. “2015ean Sarea berrantolatu zenetik, esparru egonkorra daukagu eta ahalegin hirukoitza eskatu dugu: bikaintasuna, espezializazioa eta merkatutik hurbil izatea”, esan du. Hala nola, Lehendakariak Euskadiren lehiakortasunerako ekoizpen prozesuei ezagutza gehiago eranstea beharrezkoa dela gogorarazi du. “Ahalegin horretarako ezinbestekoa da erakunde, enpresa eta gizartearen konpromisoa eta nola ez, ezinbestekoa da ikertzaile bikainak izatea”, adierazi du Iñigo Urkulluk. Izan ere, Lehendakariaren ustez, ikertzaileak euskal berrikuntzaren eragile nagusiak dira.
Aintzatespena jaso duten pertsona guztiek topaketa izan dute Lehendakariarekin, Arantxa Tapia sailburuarekin eta Estibaliz Hernaez sailburuordearekin. Ekitaldian teknologia-zentro eta IKZetako presidente eta zuzendariak ere izan dira, eta, bertan, bai sailburuak bai Lehendakariak eskerrak eman dizkiete ikertzaileei, ezagutza sortzen egiten duten lanagatik, hura zuzenean islatzen baita Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasunean.
Gaurko omenaldia ZTBES berrantolatzeko testuinguruan sartzen da; berrantolamendu horretarako ikerketa-zentroek ahalegin bizia egin behar izan dute. Berrantolaketa-prozesua laster amaituko da eta, prozesuaren amaieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da (Basque Research and Technology Alliance); 2019ko lehen hiruhilekoan eratuko da.
ZTBESren eragileek berezko lanbide-garapeneko ereduak dituzte, eta, horien bidez, ikertzaileen lanbide-karrerak zehazten dira, betiere talentua kudeatzeko beharrizan berezietara egokituta. Partzuergoaren bitartez, Europan maila homolagarriak bermatuko dira, eta talentua kudeatzea eta jardunbide egokiak identifikatu eta trukatzeko bide emango da; horrela, herrialde gisa, zientzia- eta teknologia-gaitasunak proiektatuko dira.
IKZk eta teknologia-zentroak ZTBESren elementu nuklearra dira. Sareak 3.500 profesional baino gehiago ditu; Euskadiko I+Gren gastu osoaren % 20 eragiten du eta 300 milioi euro inguruko diru-sarrerak eskuratu ditu.
Honako pertsona hauen lana aintzatetsi da:
TZ / IKZ |
Ikertzailea |
|
TZ / IKZ |
Ikertzailea |
Neiker |
Carlos Garbisu |
Tecnalia Research & Innovation |
Yolanda R. de Miguel |
|
CIC Energigune |
Oier Lakuntza |
Ander Ramos |
||
Abdessamad Faik |
Joshué Manuel Pérez |
|||
Vicomtech |
Marcos Nieto |
Eider Robles |
||
AZTI |
Naiara Rodriguez |
CIC biogune y Biomagune |
Oscar Millet |
|
Angel Borja |
Niels Reichardt |
|||
Cidetec |
Hans-Jürgen Grande |
CEIT |
Isabel Gutierrez |
|
Ramón Tena |
Francisco Castro |
|||
Tekniker |
Amaia Igartua |
Ikerlan |
Igor Villarreal |
|
Lortek |
Pedro Alvarez |
Ideko |
Jokin Muñoa |
|
Gaiker |
Koldo Gondra |
|
TRANSFERENTZIAK
Transferentzien Batzorde Mistoaren Ponentzia Teknikoaren bileraren harira, Lehendakariak esan du Gernikako Estatutua erabat betetzeko bidean aurrera pausu handi bat eman dela, aurrenekoa azken zazpi urtetan.“Gertuago gaude hiru eskumen berri eskuratzeko”, esan du.
-
2018-11-22
Saritutako ikertzaileak zeintzuk diren eta zein ekarpen egin nahi duten jakin nahirik sartu naiz hona. Zer aurkitu dut? Propaganda hutsa, eta benetan protagonista beharko luketenak, ikertzaileak eta bere ekarpenak, anonimo (testuan ez dituzue izenak aipatu ere egiten) eta mutu (bideoan ikusi daitekeenez ekitaldian ez zuten hitzik egiterik izan, ezta eskerrak emateko ere).