Eu

IVAP-ek berritu egin ditu Arkauteko, Hezkuntzako eta Osakidetzako funtzionarioen prestakuntza hitzarmenak (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20
  • Sinatutako hitzarmenak eraginkorrak izango dira 2018. urte honetako azken hiletan, eta sail horietako profesionalei prestakuntza ematera bideratuko dira 

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP-HAEE) hiru hitzarmen berritzeko, Osakidetzarekin, Hezkuntza Sailarekin eta Arkaute - Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin. Helburua hiru erakunde horietan lan egiten duten langile publikoen planak eta prestakuntza-programak berritzea da, bai eta horien finantzaketa arautzea ere.

  • Hezkuntza Sailarekin hitzarmena: irakasleei prestakuntza emateko da, eta gehienez 525.000 euroko zuzkidura izango du.
  • Osakidetzarekin hitzarmena: pertsonal sanitarioari eta ez-sanitarioari zuzenduta, dela osasun-eremuan, dela osasun-kudeaketako eta -administrazioko arloetan. Horien prestakuntzarako bideratzen den zuzkidura gehienez 537.000 eurokoa izango da.
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin hitzarmena: langile publikoei zuzenduta, prestakuntza Arkauteren eskumenekoa denean. Sinatutako prestakuntzak gehienez 230.000 euroko zuzkidura izango du.

Langileen prestakuntzaz gainera, hitzarmenek honako ekintza hauek ere jasotzen dituzte:

  • Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo prestatzea.
  • Ikaskuntza-sareak ezartzea, aldi baterakoak edo iraunkorrak.
  • Irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.
  • Erakundeak garatutako prestakuntzaren inguruan aprobetxamenduaren, transferentziaren edo inpaktuaren ebaluazioarekin lotura duten ikasketak.

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP-HAEE) 2019an 19,6 milioi euroko gastu-aurrekontua kudeatuko du. Aurrekontuaren zati handiena Euskadiko administrazio publiko guztietako langileen prestakuntzan eta euskalduntzean inbertitzen du. Zehazki, IVAPen prestakuntza-zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta bere erakunde instituzionalen zerbitzura dauden langileen sarrerako prestakuntza-planak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzen ditu, posturako eta lanbide-karrerarako. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko