Eu

Antonio Menchaca fundazioak “2018ko Elkartasun Saria” Eusko Jaurlaritzaren Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eman dio

2018.eko azaroak 20
  • Beatriz Artolazabalek Europako erakundeei dei egin die, “Giza Eskubideen Europako Oinarria Batasuneko gizarte eta giza kohesiorako oinarri gisa garatzen jarraitzeko”
  • Sariak Aspace Bizkaia, Mater Misericordiae, Bomberos sevillanos en el Egeo, Formarte Bilbao eta Luis de Lezama apaizari.
  • Bertan izan dira María Menchaca, Jon Ugarriza, Mikel del Valle, Maitane Goikolea, Juan San Martín, Kepa Erauzkin, Angel Martínez, Carmen Cobos, Teresa Barandika, Jose Luis Alzola, Gonzalo Corcóstegui, Manuel Blanco,  Enrique Rodríguez, Pedro Ontoso,  Cristina Bacete,  Ana Otadui eta Carlos Royuela

Bilbo, 2018 11 20

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Europako erakundeak deitu ditu “Gizarte Eskubideen Europako Oinarria lantzen eta garatzen jarraitzera”, Batasuneko gizarte eta giza kohesiorako oinarri gisa, bereziki kontu ekonomikoak nagusi diren une hauetan”. Artolazabal sailburuak diru-sarrerak bermatzeko errenta, gizarte- eta ekonomia-prestazioan aitzindaria den sistema, baliabiderik ez duten pertsona eta familiei zuzentzen zaiena, “pertsona eta familia askok pobrezia-egoerak gainditu eta enplegu berrira jo ahal izateko kontribuzio solidario gisa” definitu du.

 

Antonio Menchaca fundazioak, gaur arratsaldean, DSBEari 2018ko Elkartasun Sarietako bat eman dio, bai eta Aspace Bizkaiari, Mater Misericordiaeri, Bomberos sevillanos en el Egeori, FormArteri eta Luis de Lezamari ere; sari-banaketa Bilboko BBK-Kutxabank aretoan izan da, eta María Menchaca izan da ekitaldiko buru.

 

Fundazioa 1974an sortu zen, Antón Menchaca Careaga idazleak Antonio Menchaca de la Bodega aitaren omenez sortu zuenean; aita ontzi-jabe eta enpresaburu bilbotarra izan zen, eta espiritu onbera eta filantropikoa izan zituen bereizgarri. Fundazioa desgaitasuna duten kolektiboei eta baliabiderik gabeko adinekoei laguntzeko eta pertsonarik ahulenei laguntza emateko sortu zen; lan hori bere funtsekin bakarrik betetzen du.

 

“Egunotan DSBEaren lege-proiektu berriaren gainean ari gara lanean, Eusko Legebiltzarrean berrikusteko eta eztabaidatzeko prozesuan. Helburu nagusian esku sartu nahi da: enplegua lortzeko laguntza. Milaka pertsona anonimok jaso dute DSBEa eta, hari esker, enplegu bat izateak ematen duen konfiantza berreskuratu dute”, gogorarazi du Beatriz Artolazabalek.

 

Kohesioa

Sailburuaren hitzen arabera, “Euskadik gizarte solidarioa eta kohesionatuagoa izan dezan laguntzen du DSBEak. Europa eraikitzeko oinarri dugun balioetako bat. Egunotan, Europa bere estatuetako batzuek Batasunaren barruan edo kanpoan jarraitzeko duten posizionamenduari buruz eta zor-indizeen eta hazkunde ekonomikorako helburuen inguruko beste ezbai batzuei buruz ari da eztabaidatzen. Nire ustez, Euskaditik, gainera, Europar Batasuna eratzen dugun herrialdeen giza eta elkartasuneko bokazioa berretsi behar dugu”.

 

“Elkartasunerako eta behar duenari laguntza emateko gizarte-kohesioa beti izan da Euskal gizartearen bereizgarri. Orain, Gotteborgen (Suedia) “Gizarte Eskubideen Europako Oinarri”aren printzipioak edo hobekuntzarako eta gizarte-kohesiorako funtsezko politika batzuen sustapena sinatu zirenetik urtebete igaro da.  Oinarri horrek aukera-berdintasuna eta lan-merkatura sartzeko berdintasuna ditu oinarri; lan-baldintza duinak eta gizarte-babes eta -inklusio handiagoa. Duela urtebete, Europako estatuek pozik goratzen zuten giza eta gizarte proposamen hori eta, gaur egun, hitz horiek ez dute oihartzun bera. Guk, herrialde gisa, Euskadi gisa, kohesioaren eta elkartasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuaren iritziz, euskal gizarte-konpromisoa “egunero erakusten da; DSBEaren bidez, enpleguaren eta prestakuntzaren sustapenaren bidez, familia eta gazteentzako laguntzaren bidez eta kolektibo ahulenei laguntza emanez; hala ari dira gaur hemen aintzatespena jaso duten sei erakundeak egiten. Europak, eta Euskadik bere barruan, pertsonetan du eraikuntzaren eta bere etorkizunaren oinarria. Hori da bere lehen balioa. Bere helburu nagusian izan nahi da eragina: enplegua lortzeko laguntza”.

 

Antonio Menchaca fundazioak, urtero, laguntzak ematen ditu, 200.000 euro ingurukoak guztira, erakunde eta kausa solidarioetarako, eta, duela 20 urtetik hona, Elkartasunerako Sariak antolatzen ditu. Sari horiek ekitaldi publikoan banatzen dira, hainbat gizarte-ekimenen lana aintzatesteko eta Bizkaiko herritarrak sentsibilizatzeko.

 

Carlos Royuela fundazioko bozeramaileak zera gogorarazi du: “betebehar morala dugu guztiok ahulenekin”, eta gazteak balioetan oinarrituta prestatzen laguntzeko beharra, besteak beste, errespetuan, zintzotasunean eta elkartasunean oinarrituta”.   

 

Saridunak

Aspace Bizkaia irabazi-asmorik gabeko elkartea da; 1978an sortu zen, garuneko paralisia duten pertsonei erantzun berezia eman behar zitzaiela uste zuten guraso-talde baten ekimen gisa. FormArte Bilbao prestakuntza-zentroa da, eta garapen pertsonaleko programa bat eskaintzen du, arte-kreazioaren bidez, desgaitasun psikikoa eta adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Luis de Lezama Barañano, Lezama abade izenez ezagutzen dena, ostalaritzako enpresaburua eta idazlea da; Taberna del Alabardero jatetxeko sortzailea (Lezama Taldea, zenbait hiritako 22 jatetxek eratzen dutena, besteak beste, Madrilgo, Marbellako, Washingtoneko, Seattleko edo Sevillako jatetxe batzuek).

 

Mater Misericordiae elkartea, Bilboko San Frantzisko auzokoa; bazterketa-arrisku larrian dauden emakumeekin lan egiten du (prostitutak, alkoholikoak etab.), eta bere gizarte-ekintza berezia hasieran honako hau zen: “Jesusen Berri Ona emakume horiei eramatea, eta behar dutena eskaintzea eta beren inguruneetan presente egotea, daukaten edozein beharrizani, ahal den neurrian, erantzun ahal izateko”.

 

Manuel Blanco, Julio Latorre eta José Enrique Rodríguez Sevillako suhiltzaileak dira, eta protagonista bilakatu ziren 2016ko urtarrilean, Lesbos uhartean atxilotu baitzituzten; Greziak pertsonen trafikoagatik salatu zituen, Egeo itsasoan Siriako gerratik ihes zebiltzan etorkinak erreskatatzera zihoazenean. Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE); sistema aitzindaria da baliabiderik ez duten pertsona eta familiei zuzendutako ekonomia- eta gizarte-prestazioan.

 

Antonio Menchaca fundazioak 100 erakunde eta partikular baino gehiago saritu ditu, eremu horietan eginiko lanagatik, eta eman dituzten diru-laguntzak hiru milioi eurotik gorakoak izan dira. Gizarte-ekintzaz gainera, fundazioak kultura, zientzia eta europeismoa sustatzera bideratzen du bere lana.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María Menchaca, Pedro Ontoso, Carlos Royuela Jon Ugarriza, Mikel del Valle,