Eu

Eusko Jaurlaritzak 20.000 euroko diru-laguntza onartu du Zineuskadirentzat, Noka Mentoring eta Cine-Regio ekimenak babesteko (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20
  • Laguntza honen bitartez lagunduko dira Zinemaldiaren azken edizioan antolatu ziren jarduerak bi programa horien inguruan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, bere gaurko saioan, 20.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du Zineuskadi elkartearentzat, Noka Mentoring emakume zinegileentzako programaren eta Cine-Regio ekimenaren inguruan azken Zinemaldian antolatu ziren jarduerak babestekoa. Lehenengo programaren bitartez, euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna indartuko duen formazio eta laguntza programa berri bat garatuko. Bigarrenik, Cine-Regioren helburua da eskualdeko zinemaren interesen alde egitea Europako erakundeen aurrean.

Zineuskadi euskal sektorea sustatzeko sortutako elkarte bat da eta honakoak dira bere bazkideak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Euskal Irrati Telebista, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Euskadiko ekoizle elkarteak: IBAIA eta EPE-APV. Zinemaldiaren azken edizioan jarduera ezberdinak antolatu zituen Noka Mentoring eta Cine-Regioren inguruan.

Noka Mentoring ekimenaren bidez,  mentoring eta laguntza pertsonalizatu programa berri bat jarriko da abian, zeinen bitartez hiru zinema-proiektu hautatuko diren, hirurak luzemetraiak, eta urtebetez, 12 mentoreen bidez, formazioa eta aholkua eskainiko zaien. Babes hori eskainiko duten mentoreak nazioarteko zinemagintza industriatik aukeratuak izango dira, euren prestigioa eta ibilbideagatik. Proiektu honen helburua da "kristalezko sabaiak” apurtu eta emakumeei laguntza eskaintzea zinema-proiektuen garapenaren beren lehen esperientzietan. Zinemaldiaren azken edizioan Noka Mentoringen inguruko jarduerak antolatu ziren eta kontu-sail honen helburua da horiek diruz laguntzea.

Bestalde, Cine-Regio Europa mailako sare bat da eta bere eginkizuna da eskualdeko zinemaren interesen alde egitea Europako erakundeen aurrean, bai eta zinematografia txikien elkarlana sustatzea ere. Horrez gain, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta koprodukzioa sustatzen du, eskualde desberdinetako talentua eta baliabideak bateratuz, Europa osoan truke artistiko, tekniko eta sortzailea eta ezagutzen hartu-emana pizteko xedearekin. Zinemaldiaren azken edizioan, hain zuzen, esperientziak trukatzeko jarduerak antolatu ziren eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu nahi ditu kontu-sail honen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko