Eu

Eusko Jaurlaritzak 12.000 euroko diru-laguntza onartu du Xistera elkartearentzat, zesta-punta indartzeko garatzen duen programa babesteko (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20
  • Xistera elkarteak mugaren bi aldeetako 19 klub biltzen ditu eta urte osoan zehar era askotako jarduerak sustatzen ditu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 12.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du, bere gaurko saioan, Xistera elkartearentzat. Kontu-sail honen helburua da 19 talde biltzen dituen irabazi asmorik gabeko entitate honek urtero garatzen duen programa diruz laguntzea, helburua delarik zesta-punta biziberritzea.

                Xistera elkarteak mugaren bi aldeetako klubak biltzen ditu eta urte osoan zehar era askotako jarduerak sustatzen ditu zesta-punta indartzeko helburuarekin. Aurtengo proiektuaren ardatzak honako hauek dira:

  • Haurrak zesta-puntara erakartzea, ikastegien laguntzarekin eta zesta-eskolen bidez.
  • Zesta-puntako klubak indartzea, baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak kluben eskuetan jarriz.
  • Gazte eta afizionatuentzat lehiaketa sortzea (zirkuitua), erakarritako kirolariak lehiaketan gustura aritu daitezen.
  • Zesta-puntak nazioarte-mailan izan duen arrakasta berpiztea, beste herrialdeetako kirol-elkarteekin kolaboratuz.

Eusko Jaurlaritzaren aburuz, programa hau bat dator Euskadiko Kirolaren Legeko printzipio orokorrekin eta, ondorioz, Administrazioak ontzat eman du Xisteraren partetik jasotako eskaera, proposatutako programa laguntzea interes orokorrekoa baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko