Eu

Eusko Jaurlaritzak 68.000 euroko diru-laguntza onartu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat, adostutako lau proiektu babesteko (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20
  • Hezkuntza proiektu bat, hiru ikerketa-lerro, gazteentzako udalekuak eta komunikazio kanpaina bat diruz lagunduko dira

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 68.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du, bere gaurko saioan, UEMArentzat (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea). Laguntza honen bitartez euskararen inguruko UEMAren jarduera babestuko da eta Mankomunitate honen urteko programaren baitako lau proiektu bultzatu ahal izango dira, horiek guztiak euskal hiztunen dentsitate handia duten udalerrietan.

UEMAk herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du, eta bere jarduera euskararen ezagutza % 70aren gainetik duten udalerrietan sustatzen du.  Eusko Jaurlaritzak zenbait ekimen adostu zituen UEMArekin 2018an garatzeko. Egitasmoak honako hauek dira:

  • Udalerri euskaldunetako herritarrak ahalduntzeko hezkuntza proiektua.
  • Ikerketa lerroak: 'Nola bizi dute Turismoa turistek udalerri euskaldunetan', 'Bi urteko haurren etxeko erabilera' eta 'Hitanoaren ikerketa'.
  • 'Salto', udalerri euskaldunetako gazte udalekuak.
  • 'Udalerri euskaldunen garrantzia' komunikazio kanpaina.

UEMA 1991. urtean jaio zen eta egun Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 82 udalerri biltzen ditu. Mankomunitate honen helburuak hauexek dira:

  • Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea.
  • Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den eremua osatzea.
  • Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko