Eu

Transizio Energetikoko Ministerioa harkor agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriekin

2018.eko azaroak 19
  • Arantxa Tapia sailburuak neurri zehatzak proposatu dizkio Ministerioari industriak jasaten dituen koste energetikoak arintzeko
  • Ministroak Trantsizio Ekologikoko Lege Proiektua errebisatzeko beharra onartu du eta sailburuarekin bat egin du ziurtasun handiagoa behar dela iritzita, epe luzeko helburuekin eta industria sektorearekin elkarlanean

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, Transizio Ekologikoko ministroarekin, Teresa Riberarekin bilera egin du gaur. Hau izan da Espainiako gobernuaren aldaketaren ostean bi buruzagien artean egin den bilkura.

Energiaren alorrean Eusko Jaurlaritzaren estrategia ezagutarazteaz gain, bileran euskal industriarentzat bereziki garrantzitsuak eta gaurkotasun handikoak diren bi gai landu dira bereziki. Industriaren koste energetikoak eta Ministerioak egin duen Trantsizio Energetikoaren Lege Proiektua.

Tapia sailburuak, Javier Zarraonandia Industria sailburuordearekin batera, bi gai hauei lehentasuna eman die bileraren gai zerrendan, eta ministroari euskal industriak, bereziki automobilgintza sektoreak, duen kezka sakona helarazi dio, aipatutako Lege Proiektuak jasotzen dituen eduki eta moduak direla eta. 

Eusko Jaurlaritzak Ministerioari eskatu dio berraztertu dezala Lege Proiektu hau eta Ribera ministroak onartu egin du beharrezkoa dela dokumentua berriz aztertzea. Gainera sailburuarekin bat etorri da gizarteak eta sektoreak ziurtasun gehiago behar dutela baieztatzerakoan eta horretarako epe luzerako helburuak ezarri beharra azpimarratu du industria sektorearekin transiziorako bidea elkarlanean eginez. Riberak gaineratu du Industria Ministerioa ere inplikatuko diutela automozio sektorearekin egokitzapen modua eta epeak aztertzeko.

Sailburuak, beste behin, gai honen inguruan Euskadik duen jarrera kritikoa adierazi dio ministroari eta sektorearekin elkarrizketa zabaldu dezala eskatu dio etorkizuneko legeak industriaren, administrazioaren eta erabiltzaileen gaitasun eta beharrak bateratuko dituen neurriak jaso ditzan.

Industriaren koste energetikoak arintzako neurrien proposamena

Era berean Eusko Jaurlaritzak ministroari industriak jasaten dituen koste energetikoak arintzeko har daitezkeen neurriak jasotzen dituen dokumentu bat eman dio, Jaurlaritzaren iritziz, administrazioak ez duelako enpresen lehiakortasuna gutxiagotu behar euskal industriak Europako beste herrialde batzuekin aurrez aurre lehiatzeko aukera izan behar duelako, Alemania, Frantzia edo Italiarekin esaterako.

Euskadik industria kontsumitzaile intentsiboa du, eta koste energetikoen egungo eszenatokia oztopo handia da inbertsio berrietan aurrera egin eta aktibitate gehiago sortzerako orduan.

Jaurlaritzak mahai gainean jarri dituen neurriak efizientzia energetikoaren hobekuntzaren ildoa jarraitzen dute, politika fiskalari dagokzion neurriak proposatuz eta kogenerazio eta etengarritasunarentzat bermeak emango dituen ikuspuntu berri batekin.

Ministerioak elkarlanerako jarrera erakutsi eta politika energetikoari ikuspegi industriala ere emateko asmoa baieztatu du.

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bragagnimaurizi
    2018.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Ministerio de Transición Ecológica se muestra receptivo a las propuestas del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/l6FPX5nQhR

    ℹ️…

  • @GlaciarBlue
    2018.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Transizio Energetikoko Ministerioa harkor agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriekin ➡ https://t.co/enJ1W5D4td

  • @ChangeTheCC2019
    2018.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Transizio Energetikoko Ministerioa harkor agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriekin ➡ https://t.co/enJ1W5D4td

  • @enazjosebarandi
    2018.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Transizio Energetikoko Ministerioa harkor agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriekin ➡ https://t.co/enJ1W5D4td

  • @bjuez
    2018.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Ministerio de Transición Ecológica se muestra receptivo a las propuestas del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/l6FPX5nQhR

    ℹ️…

  • @beschinsky
    2018.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Ministerio de Transición Ecológica se muestra receptivo a las propuestas del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/l6FPX5nQhR

    ℹ️…

  • @deiEJGV
    2018.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Ministerio de Transición Ecológica se muestra receptivo a las propuestas del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/l6FPX5nQhR

    ℹ️…

  • @deiEJGV
    2018.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Transizio Energetikoko Ministerioa harkor agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurriekin ➡ https://t.co/enJ1W5D4td

  • @jonbasterra

  • @EVEuskadi

  • @grupospri

  • @arantxa_tapia

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Teresa Ribera (Trantsizio Ekologikorako ministroa)